Google Sites berria

sites-berriawp

Google Sites berria dagoeneko probatu dugu eta hasierako unean gustatu bazaigu ere, plataforma berrituaren argi-ilunak aipatuko ditugu hemen. Egia esan, ilunak argiak baino gehiago dira, baina espero dezagun ilun horiek ere denborarekin argitzea.
Has gaitezen alderdi positiboen zerrenda osatzen:

  • Hizkuntza: interfazea euskaraz topatuko dugu, gure kontua hizkuntza horretan konfiguratuta badugu, noski.
  • Erabilerraztasuna: dudarik gabe, Google-n atal hau lehenetsi dute gunea berritzerakoan. Orain ezin errazago txerta ditzakegu dokumentuak, irudiak, bideoak…, ordenagailutik zuzenean kargatuz edo arrastatuz nahiz gure Drive-tik zuzenean hautatuz; izan ere, Drive-ren eta Sites-en arteko integrazioa erabatekoa da.txertatu
  • Diseinu moldagarria: Sites berrian sorturiko guneak edozein gailutara egokitzen dira era automatikoan inolako arazorik gabe, eta aurrebistan mugikorrean, tabletan edo ordenagailuan nola ikusiko den egiazta daiteke klik bakar batez batez. Txertatzen diren elementuak ere oso erraz egoki daitezke nahi dugun tamainara baita nahi dugun lekuan kokatu ere.
  • Elkarlanerako tresna gisa ere hobea da: orain elkarrekin edita daiteke gunea aldi berean.

Badira, ordea, hobetu beharreko hainbat gauza:

  • Baimenak: lehen posiblea zen orrietan baimen bereziak ezartzea, adibidez, ikasleei orri bat edo beste editatzeko baimena eman, eta gainerakoak bakarrik gure esku utzita. Orain, berriz, baimenak gune osoari ezartzen zaizkio, eta gainera, behin gunea argitaratuta, publiko egiten da, Hezkuntzako domeinuan edo mundu guztiarendako, ezin da murriztu ikusgaitasuna gure ikastaldera, adibidez.
  • Orriak: Sites-eko orri motak desagertu egin dira, orain ez dago iragarki motako orririk, esaterako, baina gainerakoak ez dira zailak ordezkatzen.
  • Diseinua: moldagarritasuna gorabehera,  oraindik oso estilo gutxi daude aukeran; lehen letra-tipo eta kolore guztiak zeuden aukeran, eta  gaiei dagokienez ere eskasa da, hiru baino ez ditu, espero dugu aukerak laster zabaltzea. gaiak
  • Gunearen kopia: ezin da egin, eta orriak ere ezin dira kopiatu. Orrien txantiloiak desagertu dira.
  • Nabigazioa: goiko nabigazioa eta alboko nabigazioaren artean hautatu behar da. Biak batera ezin, eta alboko nabigazioan ezin dira irudiak jarri. Horrekin batera, orri guztiak geratzen dira begi-bistan, ezin dira kendu nabigaziotik.
  • Historiala: ez da historiala gordetzen, beraz, ezin da lehen bezalako jarraipenik egin, ezta orriak aurreko bertsio batera itzuli ere.

Eta oraingoz hauek izan dira Sites berriaren gaineko lehenengo inpresioak. Diotenez, urte batez edo, bi bertsioak batera ibliko dira, baina une jakin batean, Sites zaharrean egindako bertsioak plataforma berrira migratu beharko dira. Migrazio hori nola gertatuko den eta zer emaitza emango duen ikusteko dago.

Bertsio berriaren ezaugarri nagusiak jakin nahi izatera, ikus ezazue bideoa:

 

 

Oharra: bertsio berrira jotzeko biderik ikusten ez baduzue, ziurtatu Google-n Hezkuntzako kontuarekin hasi duzuela saioa eta erabil ezazue Chrome nabigatzailea, batzuetan Firefox-en ez baita lotura agertzen.

 

 

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.