Nimbus gehigarria

 

nimbus logoa

Nabigatzaileen gehigarrien artean Nimbus praktikoenetakoa da, inondik ere. Aurreko batean, ordenagailuko irudiak hartzeko Lightshot programa gomendatzen bagenuen ere, Nimbus ez da atzean gelditzen: irudiak hartzeaz gain, bideoa egiteko ere balio baitu, honela, oso erraz egin ditzakegu bideo-tutorialak, esaterako, ikasleei azalpenak emateko. Bestalde, irudiak hartu ondoren, oinarrizko edizioak ere egin ditzakegu, testua gehitu, geziak txertatu…

Gehigarria Chromen nahiz Firefoxen instala dezakegu edota programa deskargatu eta ekipoan instalatu. Android mugikorrentzako bertsioa ere badu.

Ondoko bideoan erakusten dugu nola instalatu, zein diren bere ezarpen nagusiak eta nola erabili. 

 

Utzi erantzuna

Your email address will not be published.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.