araugintza II 1. saioa / 2. saioa / 3. saioa / 4. saioa /  
Araugintza II          
           
           
 

Gaizki esanak barkatu, eta ongi esanak gogoan hartu

Zenbait aditzen erregimena

Aditza
Ongi
Gaizki
BORROKATU
Irabazi arte borrokatuko gara
Irabazi arte egingo dugu borrokan
Irabazi arte egingo dugu borroka
*Irabazi arte borrokatuko dugu
DANTZATU
Lehertu arte dantzatu ginen
Lehertu arte egin genuen dantzan
Lehertu arte egin genuen dantza
Aurreskua dantzatu genuen
*Lehertu arte dantzatu genuen
DAMU IZAN
Damu dugu etorria / etorri izana
*
DAMUTU
Ederki damutu gara
Ederki damutu zaigu etorria / etorri izana
*
JOLASTU
Baratzean jolastu dira
Baratzean ibili dira jolasean
Baratzean egin dute jolas
*Baratzean jolastu dute
BALIO
1500 milioi balio du /ditu
1500 milioi kosta(tu) zaigu
*1500 milioi balio dizkigu

KOSTA(TU)

Izugarri kostatzen da dirua irabaztea
Kostako zaizu ni harrapatzea!
Zenbat balio dezakeen jakin nahi dut

*Izugarri kostatzen du dirua irabaztea
*Kostako dizu ni harrapatzea!
*Zenbat kosta dezakeen jakin nahi dut
JARDUN
Lanean jardun du egun osoan
Lanean jardun da egun osoan
*
FUNTZIONATU
Tramankulu horrek ez du funtzionatzen
*Tramankulu hori ez da funtzionatzen
MOLESTATU
Ni horrek ez nau molestatzen
Ni ez nau molestatzen
*Niri hori ez zait molestatzen
*Niri ez dit molestatzen

PASATU (nonbaitetik)

Zubi zaharretik pasatu naiz
Herriaren erditik pasatu gara
*Zubi zaharretik pasatu dut
*Herriaren erditik pasatu dugu

(ONGI,GAIZKI) PASATU

Gaur primeran pasatu dugu tabernaz taberna
*Gaur primeran pasatu gara tabernaz taberna

EXISTITU

Nik dakidala, ez da existitzen horrelakorik
*Nik dakidala, ez du existitzen horrelakorik
IRTEN
Egunero bostetan irteten da lanetik
*Egunero bostetan irteten du lanetik
IRAUN
Hamar egun iraun du bizirik
Bi ordu iraun du filmak
*Hamar egun iraun ditu bizirik
*Bi ordu iraun ditu filmak

teoria
Zenbait aditzen erregimena (gonbidatu, iguriki, itxoin, itxaron, deitu, lagundu)
ariketa
Aukeratu erantzun zuzenak

 
     
 

araugintza I

Araugintza I

Bibliografia
Helbide elektronikoak
Inprimatzeko bertsioa

Edukiak alfabetikoki