eibz atlas sentimentala
patxi zubizarreta
LAN-EGUNKARIA
MARTXOAK 30

a. ariketa


Ipuin hau ordenatu eta zuzendu.

A

Alabaina, zalantzak joa, handik gutxira bada ezpada ere gezurretako beste ehizaldi bat prestatu eta, irtendako gau berean, mozorraturik itxuli zen jauregira. Emaztea anaiak esan bezala ikusirik, neskame-morroiak lizunkeriara emanak bistaturik, biotza naigabe eta etzipenez bere zitzaion. Orduan, erregeak eta anaiek elkar hartu eta munduan barrera noraezean abiatu ziren.
Zenbat hilabeteren buruan, bi anaiak itsaso gaziaren bazterrean zeundela, ustekabean, ur azalean kezko zutabe bat ikusi zituzten. Zutabetik alimaleko jeinu bat agertu zen, buru gainean kutza bat zeukana. Tximistaren pare, bi anaiek hango zuhaitzetako batera igo eta jeinua kutzaren zazpi sarrailak irekitzen ikusi ziren. Jeinua handik emakume ezin lirain eta ederrago bat atera zuen.

 

B

Berehala mirabe beltz bat inguratu zitzaion eta luze gabe denak ala denak ere lizunkerian asi ziren. “Gaitzerdi”, pentsatu zuen Xazaman bere artean, “erregearena nirea baino okerragoa da”.
Ehizalditik itzulitakoan, Xariar bizkorrago eta adoretsuago ikusi zuen anaia. Une artan Xazamanek zer gertatu zitzaion eta jauregian zer ikhusi zuen kontatu zion, baina Xariarrek ezin bada sinetzi.

 

C

Xariar erregeak Xazaman zurbil eta goibel ikusi zuen arren, hau ez zion bere zorigaitsaren berri eman nai izan. Orregatik, eta anaiari barrera pizka bat alaituko zitzaiolakoan, ehizara gonbidatu zuen. Baina Xazamanek bere tristurarekin bakarrean geratzea naiago.
Hala gauzak, Xariar artean ehizaldian zebilela, Xaman lorategietara irten zen hilunabar batean. Harridura andiz, jauregitik erregearen emaztea ere irteten ikusi zuen, eta aren atzetik ogehi morroi eta ogehi neskame. Baina are arridura andiagoz ikusi zuen denak biluzteari ekin eta, halako batean, Xariarren emazteak oihu hau egin zuela:
--Masud!

 

D

--Emakumea, lo apur bat egin nahi nukete. Zain ezazu bitartean nire loa –agindu zion.
Jeinua lokartu zelarik, emakumea besoak gurutze eta zer suma geratu zen, baina luze gabe bi anaiei hantseman eta esan zion:
--Agudo, jaitxi zaitezte hortik! –eta jaitxitakoan: --jeinua esnatzea nai ez baduzue, zearka nazazue zuen lantzez.
Bi anaiek zer egin ez zekitela geratu ziren, baiña jeinuaren beldur zirenez, ordurako larrugorritan zegoen anderea asetzea erabaki zuten. Zearkatu zuten, beraz, eta amaitu zutelarik, emakumeak eraztun bana eskatu zion bi anaiei, eta bi haiek ordurako 570 eraztun zituzten lepokoan erantxi zituen.
--Hauen jabe guztiek ere zuek egindako gauza bera egin dute. Zuen eraztunekin, dagoeneko 572 aldiz jarri dizkiot adarrak jeinu bihozkabeari. Txerrenkume onek nire eztei gauean baitu ninduenetik, haal dudan bakoitzean orrela mendekatu izan dute.

 

E

Bein batez, Xariar erregea aspaldian ikusi gabeko anaiaz orohitu zen. Ura berriro ikusteko gogoz, leen ministroari deitu eta esan zion:
--Joan zaitez Samarkandara eta esaiozu nire anaia Xazamani atsegin andiz ikusiko nukeela berriro.
Xazamanek ere bazuen anaia ikusteko gogoa eta, sobera luzatu gabe, ministroarekin batera abiatu zen. Baiña, bidean aurrera, hara non oartzen den opari garrantsitzu bat jauregian ahantsi duela. Eta jauregira ezustean itzulirik, an zer topatuko eta emaztea mirabe beltz batekin hoeratua! “Kanpoan naizen leen gauean orhi egiteko gai baldin bada”, pentsatu zuen bere artean, “zer ez ote du egingo aurrerantzean?”. Eta amorrazio beltzak arturik, ezpata atera era, zist-zast!, biak hala biak garbitu zituen.

 

F

--Jainkoarren, aita gurea! Eraman nazazu erregearengana eta emakume musulmanen salbatzailea izango naiz.
Esan eta izan. Xerazadek gau hura Xariarrengana igaro bazuen ere, egunsentian inor ez zitzaion lepoa mostera inguratu: ez egunsenti artan, ez urrengoan eta ezta urrenagokoetan ere. Nonbait, Xerazade gauero ipuin baten zati bat kontatzen zion erregeari, eta puri-purian zegoen unehan ipuina bere artan utzi eta erregeak, jakinminaren jakinminez, hurrengo gaua arte itxaron behar izaten zuen haren jarraipen irrikatua ezagutu ahal izateko.
Eta denboren poderioarekin, mila gau eta bat geiago igaro ondoren sendatu zitzaion bihotza Xariarri, eta, alaber, mila gau eta bat geiago arrizku gorrian igaro ondoren, Xerazade ipuinen bidez salbatu ahal izan zuen bere bizitza.

 

G

Bi anaiak, andik urrundurik, irriz karkailaka asi eta elkarri esan zioten:
-- Gaitzerdi, jeinuak beraiek gu baino okerrago daude.
Eta beren burukin bakezkoak eginik, nor bere jauregira itzuli zen: ala ere, Xariarren barrenek ezin zuen oso lasai egon, zeren, itzulitakoan, emazte, mirabe, neskame eta morroiei lepoa mosteko agindu bait zuen; zeren, harrezkero, gauero eta utsik egin gabe, ministroari neskatila urratugabe bat logelara eramateko agindu baitzion. Eta neskatilari gauean birjintasuna lapurtzen ziolarik, egunsentiarekin ilarazi egiten zuen.
Egunetik egunetika erresuma suminduago eta izutuago zegoen, izan ere gero eta neskatsa gutziago geratzen zen erregearen plazerrerako. Harik eta ministroaren bi alabak baino geratu ez ziren arte.
Ministroaren alabak Xeazade eta Dunyadad ziren. Zaharrenak, Xerezadek, liburu asko irakurriak eta ipuin asko entzuna zituen, eta, erresuman zer gertatzen hari zen jakin zuelarik, tinkotasunez mintzatu zitzaion aitari:

 

 

b. ariketa

Liburuan protagonistak demokrazia hitzarekin jolasten du eta demokrazia eta diktadura hitzekin joko bat eginez, demokratura aipatzen du” (115. or.).

arkatza Hitz hauek asmatuak dira, zer esan nahiko dute? Ez duzu zertan hiztegira jo behar, imajinatu!

demokratura:_____________________

demolari:________________________

demokriston:_____________________

demozale:_______________________

 

arkatza Oraingoan zure txanda da. Hartu hitz bat eta bospasei hitz sortu.

 

aurrera

irakurtzen duzun bitartean...