eibz atlas sentimentala
patxi zubizarreta
LAN-EGUNKARIA
MARTXOAK 27

a. ariketa

• astoaren mandolina: zakurraren putza

• hortzak ikaran dituk: ikaraz egon

• beldurrak airean egon: izugarrizko beldurra izan

• abaila bizian etorri: ziztu bizian etorri

• kopeta beltza erakutsi: sudurra zimurtu, kopeta ilundu

• oilo ipurdia aterarazi: oilo-larrua jarrarazi

• begiz joa zeukaat: norbait gustuko izan

b. ariketa

Aupa Unai! Labas?

Berbereen hizkuntzaz ongi ote hagoen galdegin diat. Ea ba horrela den. Kontatuko didak Iruñean berriro elkartzen garenean.

Ni hemen primeran nabilek. Orain Toubkal mendipean dagoen aterpetik idazten diat, Hiru Errege Mahaitik baino askoz ere altuago, ez ezak pentsa: 3106 metrotik. Hori dela eta, kanpoan tenperatura hamabost gradukoa duk –zeropetik, noski-, eta hiru metro elur zaudek. Hortik atera kontuak.

Orain arte hemengo ibarretan barrena ibili gaituk. Batetik gurasoak eta hirurok, eta, bestetik, Hassan gidaria eta Ali mandazaina. Eta igartzen diadan galderari erantzunez, esango diat baietz, ingurumari hauetan oso neska-mutil ederrak daudela, sakelean Gauerdiko teilaren aleren bat edo beste sartzea mereziko luketenak. Nik, bederen, Naima izena duen neska bat begiz joa zaukaat Imi Oughlad herrian.

Tamalez gurasoek ez ziotek argazkirik atera, baina nik erretratu bat egin zioat. Ikusiko duk... (Aizak, baina honetaz hitz erditxorik ere ez inori, aditu? Eta are gutxiago Uxueri). Menditik jaistean, hura berriro ikusteko amorratzen nagok, eta egingo nikek bera ere halaxe egongo dela.

Tira ba, Unai, gaurkoz hemen utzi beharko haut. Hassanek ziok kus-kusa berehala egongo dela eta biharko igoaldirako ongi elikatu beharrean gaudela. Toubkalen 4167 metroak ez dituk, gero, ahuntzaren gauerdiko eztula.

Oporrak ongi amaitu eta asko ligatu.

Martin

(P.D. Kostoa eskaini izan zidatek, “hagitz anitz” hik esaten duan bezala, baina gurasoak beti inguruan ibili direnez, orain arte ez diat erosterik izan. Hala ere, hago lasai eta utzi hori nire kontu.)

 

d. ariketa

Ikasleek Mila gau eta bat gehiago liburuko hiru ipuin irakur ditzakete.

aurrera

 

irakurtzen duzun bitartean...