(Online) gaiak eta testuliburuak

|
Lorentxo Debagoieneko Mankomunitateak egindako materiala da eta euskaraz ez dakiten umeei zuzendua dago, bost eta zortzi urte bitartekoei, hain zuzen ere. Bertan hurbileko hiztegia eta oinarrizko egiturak aurkituko ditugu. Kontuan hartu beharrekoa: lanketarako helduen laguntza eta gidaritza ezinbestekoak dira.
 |
Erabilera gida honetan materialaren barruan zer aurki daitekeen azaltzen da: CDa, jolasak, eskulanak, fitxak eta abar. Horretaz gain, materialean jasotako ekintza bakoitzak bere prozedura dauka, nola eta zein hurrenkeratan egin behar den azaltzeko. |
|