Oin-aditzaren subjektua ergatiboa baldin bada eta agerian objekturik
ez badu, bi egoera bereizi behar dira:
• Objektua ezabatua edo aditzari atxikia duten aditzekin
datiboa eskatzen du subjektuak:
- Iratiri janarazi diote.
- Aneri irri eginarazi diote.
• Sekula objekturik hartzen ez duten aditz deponenteekin,
aditzaren izaera semantikoa kontuan hartu behar da. Aditzak subjektu
biziduna eskatzen duenean, datiboan ageri da (Inori ez diogu
pairarazi behar), baina subjektua bizigabea bada, absolutiboa
(Ura irakinarazi dute). |