araugintza II 1. saioa / 2. saioa / 3. saioa / 4. saioa /  
Araugintza II          
           
           
 

“Behar izan” aditzaren jokabidea aditz iragangaitzekin

euskaltzaindia
113. araua (1107. or.)


Ondoko hau da Euskaltzaindiaren gomendioa:

1. “Behar izan” aditza aditz laguntzaile iragankor gisa jokatuko da, ondoan agertzen den aditz osagarria edozein motatakoa delarik, iragangaitza denean ere bai:

  • Lan egin behar dugu.
  • Liburua ekarri behar zenidan.
  • Etxera joan behar dut.


2. Halere, lehen puntuan esana ez da beteko “behar izan” aditza, datibodun aditz iragangaitz batekin agertzen denean. Orduan izan laguntzailearen zaio saileko formak erabiliko dira beti:

  • Bihar mintzatu beharko natzaizu gai horretaz.
  • Azkenerako gauza guztiak ahaztu behar zaizkizu.

3. Bestalde, zenbait euskalkitan, Iparraldekoetan batez ere, “behar izan” aditzak izan laguntzailea har dezake aditz iragangaitzekin:

  • Joan behar naiz.
  • Ez zara ikaratu behar.

Azken jokabide hau ere ez da gaitzesten.

ariketa Hutsuneak bete
ariketa Hutsuneak bete

 

 

 
     
 

araugintza I

Araugintza I

Bibliografia
Helbide elektronikoak
Inprimatzeko bertsioa

Edukiak alfabetikoki