araugintza II 1. saioa / 2. saioa / 3. saioa / 4. saioa /  
Araugintza II          
           
           
 

Gaizki esanak barkatu, eta ongi esanak gogoan hartu

Adizki hipotetikoak

1. Sarritan, beste adizkiekiko analogiaz edo, bazinEte baliatu beharrean, *bazinAte erabiltzen da. Kasu honetan, forma zuzena, hau da, bazinEte, irregularra da. Adibidez:
   

* Joango bazinAte, primeran pasatuko zenukete.
Joango bazinEte, primeran pasatuko zenukete.

* Etorri izan bazinAte, ez zatekeen ezer gertatuko.
Etorri izan bazinEte, ez zatekeen ezer gertatuko.

  Dena den, kontuan izan ondorioa egiteko adizkiak “zinAteke” eta “zinAtekete” direla. Beraz,
    Baldintza: bazinEte
Ondorioa: zinAteke, zinAtekete
     
2. Iraganeko 3. pertsonan, batzuetan, alegiazko adizkien eraginez, “L” erabiltzeko joera dago, iraganari dagokion “Z”-ren ordez. Adibidez:
   

* Jakin izan balu, ez LITZATEKEEN joango.
Jakin izan balu, ez ZEN / ZATEKEEN joango.

* Berak ez LUKEEN honela egingo.
Berak ez ZUEN / ZUKEEN honela egingo.

* Zuri esker; bestela, ez LIRATEKEEN etorriko.
Zuri esker; bestela, ez ZIREN /ZIRATEKEEN etorriko.

     
3. Gogoratu “-KE”-ren atzean atzizkiren bat eransten denean, “e” bikoiztu egiten dela. Adibidez:
   

* Onartuko luKELA uste dut.
Onartuko luKEela uste dut.

* Ez dakit ausartuko litzateKEN.
Ez dakit ausartuko litzateKEeN.

 

Ilari eta Entzi Zubiriren Euskal gramatika osoa liburutik jasoa eta moldatua

 

ariketa Nola esan euskaraz...?
 
     
 

araugintza I

Araugintza I

Bibliografia
Helbide elektronikoak
Inprimatzeko bertsioa

Edukiak alfabetikoki