|
“Komunztadura aposizioetan”
|
|
a) |
Kasu marka sintagma osoaren amaieran bakarrik
ager daiteke:
- Unibertsitateko errektoreorde Edurne Mendiluzek
aurkeztu du txostena.
- Edurne Mendiluze Unibertsitateko errektoreordeari
aurkeztu diote txostena.
|
|
Horrelakoetan, bistan da, lehen izenak ez daramala mugatzailerik:
- Unibertsitateko errektoreorde(*a)
Edurne Mendiluzek aurkeztu du txostena.
|
|
Mugatzailea izenaren beraren osagai egina duten izen bereziek,
ordea (Benedikto XVI.a, Antso Azkarra edo Pernando
Amezketarra bezalakoek, alegia), gorde egiten dute mugatzailea
aposizioan ere:
- Benedikto XVI.a Erromako Aita Santuak (*Benedikto XVI. Erromako
Aita Santuak).
- Antso Azkarra errege ausartari (*Antso Azkar errege ausartari).
- Pernando Amezketarra bertsolari ezagunaren ibilerak (*Pernando
Amezketar bertsolari ezagunaren ibilerak).
|
|
|
b) |
Izen sintagma osoak aposatzen direnean, berriz,
komunztadura egitea da ohikoena, hondarkia sintagma aposatuetan
ere jarriz:
- Nire lagun Ferminek, piano jotzaile trebeak, kontzertu asko
eman ditu aurten.
- Fermin Garro irakasleari, lizentziadun berri denari, eman
diote lanpostu hori.
- Zure lagunarekin, unibertsitateko irakaslearekin, mintzatu
naiz gaur.
|
|
Komunztadurarik gabeko aposizioak lekukotasun urriagoa du tradizioan,
batez ere perpaus barruan kokatua dagoenak, eta, hortaz, ez da gomendatzekoa:
- ?? Nire lagun Ferminek, piano jotzaile trebea, kontzertu
asko eman ditu aurten.
- ?? Fermin Garro irakasleari, lizentziadun berri dena, eman
diote lanpostu hori.
- ?? Zure lagunarekin, Unibertsitateko irakaslea, mintzatu
naiz gaur.
|
|
Zenbaitetan, perpausaren joskeratik aparteko eranskin edo tarteki
aske gisa ematen da bigarren sintagma eta ez sintagma aposatu gisa. |
|
Errazago onartzen dira horrelakoak, tarteki izaera argia denean:
- Gure herriko alkateak -musikazale amorratua bera- begi
onez ikusi du kontzertu gela berria egiteko proiektua.
- Haren etxean -aski zabala, ene ustez- erraz kabituko gara
denok.
- Datorren larunbatean -hilak zortzi- hasiko da ehiza garaia.
|
|
|
|
Hutsuneak bete |
|
|