|
Izen sintagmen arteko juntadura dela eta
Izen sintagmen arteko komunztadura dela eta, tradizioko erabilerak kontuan
harturik, Euskaltzaindiak ARAU hauek eman ditu euskara baturako:
a) |
Kasu-marka bera dakarten sintagmak beti
junta daitezke:
- Bilboko jokalariek eta Bermeoko arraunlariek batzarra egin
dute.
- Zuri, niri eta beste askori gertatu zaigu.
- Zure etxeaz eta gure lanbide berriaz mintzatu dira.
- Baionatik, Bilbotik eta Gasteiztik omen datoz ikasle horiek.
|
b) |
Pertsona izenordainak elkartzen direnean,
beti erantsi behar da kasu-marka:
- Zuk eta guk egingo dugu (eta ez *zu eta guk egingo
dugu).
- Niri, zuri eta beste lagunei gertatu zaigu (eta ez
*ni, zu eta beste lagunei gertatu zaigu).
- Gutaz eta zuetaz mintzo dira (eta ez *gu eta zuetaz
mintzo dira).
|
c) |
Halaber, singularreko sintagmetan, kasu-marka eranstea gomendatzen da:
- Itsasoan eta lehorrean bizi diren narrastiak.
- Amarekin eta amamarekin bizi da.
|
|
Juntatzen diren izenak oso hurbilekoak direnean, edo izenlagunaz
nahiz izenondoaz lagundurik doazenean, ardatz anitzeko sintagma
osa daiteke, kasu-marka amaieran soilik ezarriz:
- Gorputz eta arimatik atera den oihua.
- Bere emazte eta alabari galdetu zien.
|
d) |
Pluraleko sintagmetan, aukeran izaten da
guztiei kasu-marka jarri edo amaieran soilik jarri:
- Itsaso, mendi eta basamortuetan ibili da. (=Itsasoetan,
mendietan eta basamortuetan ibili da)
- Maite ditut lagun eta ahaideak.
- Adiskide eta lankideei kontatu diet.
- Meatze eta lantegietatik atera den oihua.
|
e) |
Determinatzailea duten kasu-markarik gabeko
izen sintagmak ezin junta daitezke kasu-markadun sintagma batekin:
* |
Mendia eta itsasotik heldu
da ura. |
|
Menditik eta itsasotik heldu da ura. |
* |
Adiskideak eta lagunez mintzatu
zara. |
|
Adiskide eta lagunez mintzatu zara. |
* |
Burua eta zangoei behatu
nien. |
|
Buruari eta zangoei behatu nien. |
* |
Gizon hau eta emakume hark
esango dizute. |
|
Gizon honek eta emakume hark esango dizute. |
|
|
Genitibodun sintagmetan ere ez da zilegi sintagma mugatu soila
eta genitiboko sintagma juntatzea:
* |
lkastolak eta gobernuaren
arteko bilerak. |
|
lkastolen eta gobernuaren arteko bilerak. |
* |
Irakaslea eta ikaslearen arteko
harremana. |
|
Irakaslearen eta ikaslearen arteko harremana. |
|
|
Hutsuneak bete |
|
Hutsuneak bete |
|
Esaldi hauetako batzuetan akatsak daude, zeinetan? |
|
|