| 1. |
Ez da oso egokia hor nonbait esapidearen ordez, hortik eta antzeko
erdarakadak erabiltzea. Adibidez: |
| |
| * |
Umea HORTIK ibiliko da. |
 |
Umea HOR (NONBAIT) ibiliko da. |
| * |
HORTIK egongo dira. |
 |
HOR (NONBAIT) egongo dira. |
|
| 2. |
Zenbait hiztunek, inguruko hizkuntzen eraginez, zehar postposizioa
NOREN kasuarekin erabiltzen dute. Ikus dezagun erabilera oker honen
zenbait adibide: |
| |
| * |
BasoAREN zehar etorri da. |
 |
BasoAN zehar etorri da. |
|
* |
TxostenAREN zehar birritan aipatu du. |
 |
TxostenEAN (zehar) birritan aipatu du. |
|
| 3. |
Zenbaitek, inguruko hizkuntzen eraginez, antza, “nire ustez”
erabili beharrean niretzat erabiltzeko joera dauka. Esan beharra dago
niretzat adizlaguna norentzat? galderari erantzuteko erabili behar
dela, ez iritzi-adberbio gisa. Hona hemen zenbait adibide: |
| |
| * |
Niretzat, oso polita da. |
 |
Nire ustez, oso polita da. |
| * |
Zuretzat, zein da hobea? |
 |
Zure iritziz, zein da hobea? |
| * |
Guretzat, arrazoia dauka. |
 |
Gure ustez, arrazoia dauka. |
|
| 4. |
Sarritan, gaztelaniaren eraginez, garraiobidea adierazteko, ZEREZ
kasuaren ordez, NON kasua erabili ohi da. Hala ere, mugagabea denean,
hobe da ZEREZ kasua erabiltzea. Adibidez: |
| |
| ??? |
Hegazkinean etorri gara. |
 |
Hegazkinez etorri gara. |
| ??? |
Trenean arinago joaten da. |
 |
Trenez arinago joaten da. |
| ??? |
Autobusean etorri naiz. |
 |
Autobusez etorri naiz. |
|
| |
Mugatuan (singularrean zein pluralean), ordea, hobe da NON kasua
erabiltzea. Adibidez: |
| |
| * |
Jonen autoaz etorri naiz. |
 |
Jonen autoan etorri naiz. |
| * |
Zazpietako trenaz joan da. |
 |
Zazpietako trenean joan da. |
|
| 5. |
Bizidunak bizigabeak balira bezala deklinatzean datza beste akats
bat. Hona hemen zenbait adibide: |
| |
| * |
Haginlarira noa. |
 |
Haginlariarengana noa.
Haginlariarenera noa. |
| * |
Medikutik nator. |
 |
Medikuarengandik nator.
Medikuarenetik nator. |
| * |
Abokatura joan naiz. |
 |
Abokatuarenera joan naiz.
Abokatuarengana joan naiz. |
|