araugintza II 1. saioa / 2. saioa / 3. saioa / 4. saioa /  
Araugintza II          
           
           
 

GAIZKI ESANAK BARKATU, ETA ONGI ESANAK GOGOAN HARTU

ERE lokailuaren erabilera

ERE lokailuaren erabileran akats ugari egiten dira. Izan ere, lokailu honek erdaraz oso bestelako erabilera dauka. Okerrak, batik bat, ERE ez dagokion tokian jartzeagatik egiten dira. Adibidez:

*
Mikel hemen dago ere
ongi
Mikel ere hemen dago
*
Bihar joango gara ere
ongi
Bihar ere joango gara
*
Ere Edurne etorriko da
ongi
Edurne ere etorriko da

ERE lokailuak beti joan behar du erreferentziako osagaiaren atzean eta ondo-ondoan. Hortaz, ezin da hasieran edo bakarrik joan. Adibidez:

*
Josuk ekarri du, ere Jonek? ongi Josuk ekarri du, Jonek ere bai?

 

ERE-ren erabilera dela eta, hona hemen kontuan hartu beharreko zenbait ohar:

a) Zalantza izanez gero, lehenik eta behin perpausaren aditza agerian dagoen begiratu behar da. Agerian badago, ERE partikula bakarrik erabili behar da. Hau da, kasu horretan ez dira zuzenak ERE BAI, ERE EZ, BAITA...ERE eta EZTA...ERE. Adibidez:
 
*
Nik ere bai egingo dut ongi Nik ere egingo dut
*
Baita Txinara ere joanen gara
ongi Txinara ere joanen gara
*
Ezta nik ere ez dut eginen ongi Nik ere ez dut eginen
*
Josune badator, zu ere bai etorriko zara? ongi Josune badator, zu ere etorriko zara?
b) Perpausaren aditza ezkutuan dagoenean, ERE BAI, ERE EZ, BAITA...ERE eta EZTA...ERE baliatu behar dira.
 
*
Martak badaki, eta Raulek ere
ongi
Martak badaki, eta Raulek ere bai (baita Raulek ere)
*
Zu ez bazoaz, ni ere
ongi

Zu ez bazoaz, ni ere ez (ezta ni ere)

  BAITA / EZTA formak erabiltzean ere akats ugari sortu ohi dira. Sarritan, ERE partikularen ondoan jartzen dira (Adib: *ni BAITA ERE). Erabilera hau okerra da; izan ere, erreferentziako osagaia ERE lokailuaren aurrean kokatu behar da beti. Adibidez:
 
*
Mikel antzokira joan da, baita ere Koldo ongi Mikel antzokira joan da, baita Koldo ere
*
Mikel antzokira joan da, Koldo baita ere
c) ERE partikula aditzekin erabiltzen denean ere, akats ugari sortu ohi dira. Adibidez:
 
*
Pentsatu ez ezik, idatzi dut ere ongi Pentsatu ez ezik, idatzi ere egin dut
ongi Pentsatu ez ezik, idatzi ere idatzi dut
d) ERE partikularekin batera agertu ohi diren osagaiak (bai, ez) errepikatzea da maiz egin ohi diren hutsetako bat. Adibidez:
 
*
Ezta pentsatu ere ez ongi Ezta pentsatu ere
*
Baita bihar bertan ere bai ongi Baita bihar bertan ere


Ilari eta Entzi Zubiriren Euskal gramatika osoa liburutik jasoa eta moldatua

 

ariketa
Zer dago gaizki hurrengo esaldietan?
ariketa Hutsuneak bete

 

 
     
 

araugintza I

Araugintza I

Bibliografia
Helbide elektronikoak
Inprimatzeko bertsioa

Edukiak alfabetikoki