I. Kapitulua

II. Kapitulua

III. Kapitulua


I. Kapitulua

 

Kapitulu honetan zernahi dokumentu aurki dezakezu, zenbait web orrialdetan argitaratutakoak eta Portfolioaren esparru teoriko modura erabil daitezkeenak. Informazio gehiena interneten badago ere, baliagarria iruditu zaigu dokumentu horiek guztiak CD batean biltzea hartara, noizbait zerbait behar baduzu, erraz aurkitu eta berehala kontsultatzeko aukera izanen duzu.

Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko Yolanda Zarateri, argitalpenean aipaturiko liburu eta artikuluen egileei (Daniel Cassanyri edo Gisela Conderi, besteak beste) eta proiektu hau gauzatzen lagundu diguten orori.

Kapitulu honen barnean hiru atal daude:

Lehen atalean, Hizkuntzen Ikaskuntza, Irakaskuntza eta Ebaluaziorako Europako Erreferentzi Marko Bateratua (HEMB) dago, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Baita Portfolioaren inguruko zenbait monografiko ere.

Bigarren atalean, Gida didaktikoak eta Memoriak izenekoan, garrantzitsuentzat jo ditugun gida didaktikoak eta esperimentazio txostenak eta gure esperimentazioaren behin-behineko txostena bildu ditugu, hemen sartu dugu ikus dezazun 2004ko apiriletik hona zer jarraipen egin diogun programa honi. Era berean, III. kapituluan, esperimentazioaren kronologiaren gaineko artikulu bat sartu dugu koordinazio bileren alderdirik esanguratsuenak bildu ditugu eta gaur egun arte egindako bidearen berri eman dugu.

Azkenik, hirugarren atalean sartu ditugu Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan eta Helduendako Hezkuntzan erabiltzen diren portfolioak, gaztelaniazkoak zein euskarazkoak.

       Dokumentu teorikoak
       Gida didaktikoak eta memoriak
       Portfolioak