I. Kapitulua

II. Kapitulua

III. Kapitulua


II. Kapitulua - Documentu Praktikoak

 

Kapitulu honetan bildu diren dokumentu guztiek helburu bera dute: Portfolioa ikasgelan nola erabili behar den jakitea. Horregatik bateratu ditugu.

Aurkezpena/presentación izeneko lehen atalean Portfolioa ikastetxean, gurasoei, ikasleei... aurkezteko erabiltzen diren dokumentuak bildu dira.

HHJ/ARL izeneko bigarren atalean Hizkuntzaren gainean Hausnarketa egiteko Jarduerak bildu dira, hots, HPE ikasgelan sartzeko oso praktikoak direnak.

HKJ/ACL izeneko hirugarren atalean esperimentazioaren hasieran sortu genituen Hizkuntza Komunikatzeko Jarduerak bildu dira. Hala ere, eskarmentuak erakutsi digu hobe dela ikasgelako jarduera "arruntak" aplikatzea eta Portfolioaren edo HEMBaren adierazleekin ebaluatzea. Gai honi dagokionez, zenbait artikulu jarri dugu zuen eskura hirugarren kapituluan: bata, jarduera horiek nola diseinatu ditugun eta zer emaitza eman diguten eta, bestea, adierazleen gainean.