|
Hizkuntzen Portfolio Europarra (HPE) Hizkuntzen Erreferentzi Marko Europar Bateratuaren (HEMB) ondorio logikoa da, ikaskuntza kontrolatzeko tresnak partekatzen baitituzte biek ala biek, besteak beste: trebetasunen ebaluazio eskalak eta autoebaluazioa. Hala ere, Markoak, edukiak, helburuak, metodologia eta hizkuntzak ebaluatzeko eta ikasteko irizpideak zehazten ditu eta Portfolioa, aldiz, ikasteko kontzientzia eta estrategiak garatzeko bideraturiko tresna da. HPE dokumentu bat da eta dokumentu horretan, hizkuntzak ikasten ari direnek, modu gidatu eta sistematikoan erregistra ditzakete euren hizkuntza gaitasuna, hizkuntzetan lortutako egiaztagiriak eta hizkuntzak ikasteko esperientzia linguistiko eta kultural esanguratsuak.
CD honetan aurkituko dituzu Hizkuntzen Portfolio Europarrarekin zerikusia duten dokumentu teoriko eta praktikoak, informazioa eta jarduerak zenbait hizkuntzatan (gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez...).
Dokumentu horiek Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroaren web gunean ere aurki ditzakezu. Gune hori, gaur egun, gai honen inguruan dagoen gunerik garrantzitsuenetakoa da eta aldian-aldian eguneratzen da (www.pnte.cfnavarra.es/eibz/portfolio).
Eskuliburuan dauzkazu kapitulu bakoitzaren edukien laburpena eta kapituluen aurkibidea. Dokumentazio osoa errazago erabiltzeko, hiru kapitulutan antolatu dugu: Dokumentu teorikoak
Dokumentu praktikoak
Artikuluak eta txostenak |
|