JOHANES, EGIA ALA IPUINA

Zalantzarik gabe Johanes pertsonaia erreala izan zen. Hala frogatu du Antonio de Guevarak emandako testigantzak. Antonio de Guevara apezpikua eta pizkunde garaiko idazlea izan zen, eta haren idazki batean agertzen den eran, behin eskutitz bat irakurtzeko zailtasun handiaren aurrean, azkenean Johanes Bargotako nekromante handiarengana deliberatu zuen bidaltzea hark deszifra zezan. Hau Burgosen gertatu zen 1523ko irailaren 15ean.

Urte gutxi batzuk beranduago, 1529an, Martin de Casteñega frantziskotarrak Logroñon argitaratu zuen lan bat siniskeriez eta aztikeriez; obra hartan Johanesi buruz hitz egiten digu: "Gure garaietan bat izan zen Nafarroako Erresuman oso nekromantiko ospetsua, herritarren artean izen handikoa zena".

1523. urtean bertan, Kalagorriko inkisidoreak -Kalagorriko elizbarrutikoa baitzen azti nafarra- saiatu ziren haren memoriaren aurkako epaia ateratzen. Honek zera ekarriko zuen: Johanes hilik zegoenez gero, bere ondasun guztien bahitura. Hala ere, goragoko epaitegi batek bahitura horren ordez beste epai bat eman zuen: haren ondorengoek dukat kopuru zehatz bat ordaindu beharko zuten, haiei eman zitzaizkien aztiaren liburu ez-arriskutsuak eta isuna ordaintzeko epea luzatu zitzaien.

Nagusia | Nor zen Johanes | Egia ala ipuina | Johanes herriak ikusita |

| Elezaharrak | Gida didaktikoa |