Kanta dezagun, kanta!

 

euskal kantuak badok

Kantak gelan lantzea hagitz gomendagarria da. Kantatuz ikasleen ahozko gaitasuna, gaitasun musikala eta elkarrekiko harremanak lantzen ditugu; zeren kanta batek bere letra dauka (ahozkotasuna), musika (gaitasun musikala) eta besteekin partekatzen dugun ikas-esperientzia. Eta ez hori bakarrik, abesten dugunean, pertsonen arteko harremana, hausnarketa eta barnera begiratzea bultzatzen ari gara. Gainera, hori guztia gutxi balitz, kantak duen esanahi afektiboa ere gehitu behar diogu: sentimendua, esanahi pertsonala eta sortzen digun lotura.

Kanten bidez, arlo anitz lan daitezke: hiztegia, ahoskera, morfosintaxia, hizkuntzaren ñabardurak, euskalkiak, idatzizko nahiz ahozko ulermena eta adierazmena, herri ohitura zein kultura, oroimena, erritmo eta musika, sormena eta abar.

Kantaren bitartez, lortu nahi ditugun helburuen arabera, ariketa mota asko lan daitezke: hutsuneak betetzea, erabilera arauak ikertzea, egiturak barneratzea, zentzu orokorra bilatzea, esan nahia aztertzea, egilearen asmoa asmatzea, gaia eztabaidatzea…

Horregatik, interesgarria da unitatean, sekuentzian, proiektu zein tailerretan kantak tartekatzea.

Gaur egun, badugu sarean material asko eta oso baliagarria. Hemen horietako batzuk proposatzen dizkizugu, aski ezagunak direnak:

– Txatxangorria. Euskal karaokeak. 720 euskal kanta.

http://txantxangorria.eu/?page_id=58

– Badok. Euskal kantua. 460 kanta 60ko hamarkadatik hona. 

http://www.badok.info/audio.php

Ezdokhamairu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.