Jolasaren helburua bost hizkitako hitz bat asmatzea da. Sei aukera dituzu hitza asmatzeko, eta nahi duzun hitza jarriz hasiko zara. Enter sakatu eta berde dauden hizkiak beren tokian ondo daudela esan nahi du, gris kolorekoak ez daudela hitzean, eta horixkak, hitzan daudela baina beste leku batean. Kontuan hartu, letrak errepika daitezkeela.
Kategoriaren artxiboa: Etapa DBH
Berbaxerka: euskaraz hitzak osatzeko jolasa
Filmak euskaraz
Hona hemen online filmak euskaraz ikusteko hiru webgune:
Ondorengo web orrian ere hiru film ikusteko aukera dago: https://cplodosa.educacion.navarra.es/web1/modelo-a/pelikulak/
Bestalde, filmak euskarazko azpitituluekin ikusi nahi badituzu, 10 pausotan nola egin erakusten dizun webgunea begiratzea gomendatzen dizugu:
https://sustatu.eus/urtzai/1388672970
“Maitasuna zailegia al da?” Unitate Didaktiko Integratua
A eredurako UDIa edo proiektua da, DBHko 4. mailako ikasleekin Euskal Hizkuntza eta Literatura irakasgaian erabiltzekoa.
Proiektu honetan, gelako partaide guztien artean QR kodez osatutako infografia bat (ikus adibidea) sortuko dugu. QR kode bakoitza narrazio batekin lotuko da.

Aditzak ongi erabiltzeko tresnak
Adizkinator
Ander Herranzek sortutako mugikorrerako aplikazioa. Aditz-taulen gehiagarria, zalantzak argitzeko oso tresna ona.
Aditzak.com
Garikoitz Knörrek sortutako webgunea eta mugikorrerako aplikazioa. Aditzak egiaztatzeko eta ziur egoteko oso praktikoa. Bertsio garatuago bat prestatzen ari da: Aditzak.eus –dagoeneko ikusgai dago zirriborroa–. Funtzio berriak izango ditu: aditz trinkoak eta hitano estandarra jasoko ditu.
Adizkitegi automatikoa
Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Institutuak adizkiak bilatzeko eta jokatzeko, sortutako webgunea.
“Ez dut ulertzen” horma-irudiak
#EtxeanTinko ekimena
Euskara Zinema Aretoetara programaren behin behineko etetearekin batera, #EtxeanTinko ekimena abian jarri dute 2019/20 ikasturte amaiera bitarte.
Ekimen honek, aurrekoaren oinarri bera dauka: Nafarroako Hezkuntza Sareko ikasle eta irakasleei Euskarazko zinema eskaintzea.
2020ko Maiatzaren 18an hasi eta Ekainaren 12an amaituko da ekimen hau. Izena emateko epea maiatzaren 14an amaituko da.
Infomazio gehiago lortzeko edo eskaera egiteko, sar zaitez bere webgunean: Tinko
Irakurketa dialogikoak
2020ko otsailaren 6an EIBZn irakurketa dialogikoen inguruko informazioa saio bat egin zen A ereduko irakasleekin. Hiru helburu zituen prestakuntza honek:
- Irakurketa dialogikoak zer diren ezagutzea
- A ereduan irakurketa dialogikoak aplikatzearen egokitasuna aztertzea
- A ereduko irakasleei komunikazio eta hartu emanen toki bat eskaintzea
Saioan irakurketa dialogikoak aplikatzearen egokitasuna zalantzan jarri zen eta A ereduko ikasleekin aplikatzeko dauden zailtasunak azaleratu ziren. Dena den, saioa oso interesgarria izan zen, A ereduko irakasleek beraien praktikaz eta bizipenez hitz egiteko aukera izan zutelako eta ideiak elkartrukatzeko balio izan zuelako.
Irakurketa dialogikoak zer diren ezagutu eta oso era xume eta egituratu batean A ereduko ikasleekin aplikatzera animatzen bazara, hemen duzu saioan erabilitako aurkezpena:

“Ari gara” liburuak
Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko Lehenengo mailarako 5 liburu. A ereduko ikasleentzat egokiak.
- Ari Gara 1 (ikaslea / irakaslea)
Egileak: Pello Mateos eta Garbiñe Urreizti
Argitaratze data: 2001/11/ 01 - Ari Gara 2 (ikaslea / irakaslea)
Egileak: Pello Mateos eta Garbiñe Urreizti
Argitaratze data: 2002/03/01 - Ari Gara 3 (ikaslea / irakaslea)
Egileak: Pello Mateos eta Garbiñe Urreizti
Argitaratze data: 2002/07/01 - Ari Gara 4 (ikaslea / irakaslea)
Egileak: Pello Mateos eta Garbiñe Urreizti
Argitaratze data: 2002/10/01 - Ari Gara 5 (ikaslea A – B / irakaslea A – B )
Egileak: Pello Mateos eta Garbiñe Urreizti
4.DBHko ikasleek egindako lanak
A ereduan, gehienetan, material egokia aurkitzea izaten da arazo nagusietako bat. Testu liburuetako eduki eta jarduerak ez ditugu gure ikasleentzako aproposak ikusten. Horregatik, askotan, hoberena ikasleekin materiala sortzea izaten da. Eta zergatik ez erabili IKTak horretarako ? Testu-liburuan landutako edukiak indartzeko proiektutxoak egiteko erabil daitezke eta, gainera, oso motibagarriak izaten dira.
Hona hemen klasean egin daitezkeen lantxoen adibide batzuk:
DBHko 4.mailako NAVARRO VILLOSLADA BHIko ikasleekin egindakoak:
GAIA: Agur festa ikaskide bati
Eginkizunaren azalpena
Adibideak:
GAIA: Osasuna, munduko ondasuna
Eginkizunaren azalpena
Adibideak: