Etiketaren artxiboa: irakurmena

Irakurgaiak eta ulermen galderak

Hona hemen A ereduko ikasleekin, 2., 4. eta 6. mailetan erabiltzeko zenbait testu eta ulermen galdera. Maila bakoitzerako, tipologia desberdinetako testuak prestatu ditugu.

Testuak geletan erabili dituzten irakasle batzuen iritziak jaso ditugu eta baliagarriak iruditzen zaizkiela esan digute. Dena den, oraindik, materiala irakasle gutxik probatu dute euren geletan. Beraz, testuak zure eskoletan erabiltzera animatzen bazara, zure iritzia jaso nahi dugu.

2. maila

Nor da nor
(deskribapena)
Irakurri eta marraztu
Jolas baten arauak
Eskutitza

4. maila

Errezeta
Herri baten deskribapena
Udako kanpamendua (iragarkia)
Ipuina

6. maila

IƱigo Muguruza (biografia)
Erleak (azalpena)
Esperimentua
Uretako kirolak (deskribapena)

Testu-ereduak

HABEk (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak), “Curriculum-langaiak. Testu-ereduak” liburua sortu du, Oinarrizko Curriculumaren jarraipena. Lan berrian, A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailetarako erreferente izan daitezkeen testuak dituzue, baita horien ezaugarriak zein diren ere.

Gidan transkripzio guztiak daude, baina audioen estekek ez dute funtzionatzen. Horregatik, guk dokumentu batzuk sortu ditugu, maila bakoitzerako bana, eta hortxe bai, esteka guztiak ongi doaz. Bestalde, A ereduan ikasleek lor dezaketen gehienezko maila zein den aintzat hartuz, A1, A2, B1 eta B2 mailetarako baliabideak baino ez ditugu prestatu. Hona hemen baliabide guztiak:

Gida

*mcmurryjulie-ren irudia Pixabay-n (Pixabay lizentzia)