Euskaraz, leku-izenari -ar atzizkia erantsiz lortzen dira adjektibo jentilizioak, hau da, nongotarra den adierazten duten adjektiboak.
Hona hemen UZEIk sortuko bi mapa interaktibo. Ikasleekin jentilizioak lantzeko oso baliagarriak izan daitezke:

Hots bat fonemen bitartez imitatzean sorturiko hitzak dira onomatopeiak. Hizkuntza batetik bestera aldatzen dira, baita euskalki batetik bestera ere. Hona hemen lau zerrenda:
Bestalde, Euskaltzaindiaren Hiztegian bilaketa aurreratuak eginez, onomatopeiak alfabetiko ordenaturik ikus ditzakezue:
Horrez gain, onomatopeiekin jolastea nahi baduzue, hona hemen ariketa interaktibo batzuk:
Halaber, hauek dira onomatopeiak hizpide dituzten Euskaraldirako Berriak ateratako bi bideo:
HABEk (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak), “Curriculum-langaiak. Testu-ereduak” liburua sortu du, Oinarrizko Curriculumaren jarraipena. Lan berrian, A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailetarako erreferente izan daitezkeen testuak dituzue, baita horien ezaugarriak zein diren ere.
Gidan transkripzio guztiak daude, baina audioen estekak ez dute funtzionatzen. Horregatik, guk dokumentu batzuk sortu ditugu, maila bakoitzerako bana, eta hortxe bai, esteka guztiak ongi daude. Bestalde, A ereduan ikasleek lor dezaketen gehienezko maila zein den aintzat hartuz, A1, A2, B1 eta B2 maila bakarrik egin ditugu. Hona hemen baliabide guztiak:
*mcmurryjulie-ren irudia Pixaby-n (Pixabay lizentzia)
Hona hemen Inauteriak gaia lantzeko zenbait baliabide:
Gabonak heldu aurreko asteetan, irakasleok gaia ikasleekin lantzeko hainbat jarduera egiten ditugu. Hona hemen zenbait baliabide interesgarri:
Ikusbera jolasteko eta dibertitzeko webgune bat da. Hainbat jolas interaktibo eskaintzen ditu. Oso baliabide interesgarria da A ereduko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko ikasleekin erabiltzeko. Hona hemen jolas guztiak:
Gaia ere hautatu dezakezu eta gai bakoitzean dauden jolasak egin. Hona hemen gaiak:
Hona hemen A ereduko irakasleen laguntzarekin prestatutako entzungaiak. 2020-2021 ikasturtean 4. mailakoak prestatu genituen eta 2021-2022 ikasturtean 2. eta 6. mailakoak.
Baliabide hauen erabilgarritasuna bermatzearren, prozesuan zehar A ereduko irakasleen iradokizunak kontuan hartzeaz gain, pilotaje moduan behin-behineko entzungaiak entzun eta ulermen probak egin ondoren irakasle eta ikasleengandik jasotako iritziak ere aintzat hartu ditugu.
Entzungai bakoitzerako lau fitxategi dituzue: audioa, transkripzioa, ikasleentzako orria eta erantzun orria.
Hemen duzu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen 71/2022 Foru dekretuaren II. eranskineko A ereduari dagokion atala.
Bestalde, hona hemen Hezkuntzako Departamentuak irakasleei laguntzeko sortutako dokumentuetara esteka. (*Dokumenturen bat landu edo EDITATU nahi baduzu, ireki ezazu eta hasi saioa gmail edo educacion.navarra.es kontu batekin eta egin kopia bat FITXATEGIAN>Egin kopia bat edo saioa hasi gabe FITXATEGIAN>Deskargatu.)
Hemen duzu Batxilergo etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen 72/2022 Foru dekretuaren II. eranskineko A ereduari dagokion atala.
Bestalde, hona hemen Hezkuntzako Departamentuak irakasleei laguntzeko sortutako dokumentuetara esteka. (*Dokumenturen bat landu edo EDITATU nahi baduzu, ireki ezazu eta hasi saioa gmail edo educacion.navarra.es kontu batekin eta egin kopia bat FITXATEGIAN>Egin kopia bat edo saioa hasi gabe FITXATEGIAN>Deskargatu.)
Hemen duzu Lehen Hezkuntzako etapako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duen 67/2022 Foru Dekretuaren II. eranskineko A ereduari dagokion atala.