Etiketaren artxiboa: Gabonak

Gabonak gaia lantzeko baliabideak

Gabonak heldu aurreko asteetan, irakasleok gaia ikasleekin lantzeko hainbat jarduera egiten ditugu. Hona hemen zenbait baliabide interesgarri:

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren ‘Irudi biltegia‘ lanetik hartua (egilea: Belatz) (CC-BY-SA)

Olentzerorentzako eskutitza

Eguberriak heltzear daude eta haiekin batera gure Olentzero. EIBZn eskuragarri dagoen Irudi biltegiko Olentzeroren irudiaz baliatuz, Olentzerori gutuna idazteko txantiloi bat prestatu dugu. PDF formatuan deskarga dezakezue.

Txantiloia aldatu eta besteekin partekatu nahi baduzue, Blog honen Hasiera orrian dagoen helbide elektronikora idatzi, eta hementxe jarriko dugu zuen bertsioa. Hainbat eredu ere, ondorengo webguneetan aurki ditzakezue:

Iradokizunak eskertzen dizkizuegu.

Zorionak eta Eguberri on!!

Gabonak

Gabonak, gelan lantzeko hainbat material proposatu nahi dizuegu:

lena 24
  • Haur Hezkutzarako 12 proiektuen barruan “Hemen dago Olentzero” izeneko proiektua duzue..
  • Lehen Hezkuntzarako, 2009-2010 ikasturtean sortutako materialen artean, gabonetan erabiltzeko LHrako fitxa desberdinak daude.