“Haur Hezkuntzarako 12 proiektu eta gida didaktikoa” ikas-materiala aurkeztu da.

Urriaren 23an, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan (EIBZ), Haur Hezkuntzarako 12 proiektu eta gida didaktikoa ikas-materiala aurkeztu zuten Maider Ayerdi Serrano, Batirtze Foruria lturrizaga eta Raquel Santamaria San Roman irakasleek.

eredurako material egokien falta nabarmena zela ikusita, irakasle horiek beharra atzeman zuten A eredurako HauHezkuntzako programazio-proposamena formatu erabilgarrian sortzeko. Pentsatu, eta egin: proiektu hori abian jarri zuten.

EIBZn egindako informazio-saioak bi zati izan zituen.  Lehendabizikoan, Rakelek eta Maiderrek gida didaktikoaren alderdi teorikoa azaldu zuten. Curriculuma oinarritzat hartuta,  “Hizkuntzak: komunikazioa eta irudikapena” arloko 4 multzoak lantzen dira proiektuetan: Hitzezko Hizkuntza, lkus-entzunezkoen eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) Hizkuntza, Arte Hizkuntza eta Gorputzaren Hizkuntza. “Nork bere burua ezagutzea eta autonomia pertsonala” eta “lngurunea ezagutzea” arloak ahaztu gabe.

OLYMPUS DIGITAL CAMERAOLYMPUS DIGITAL CAMERAOLYMPUS DIGITAL CAMERA

Proiektuetan, Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko ikasleen ezaugarriak kontuan hartu dira eta, gainera, euskara ikasgai gisara lantzeko metodologia aldaketa ere bai, hau da, euskara ikastetik euskaraz ikastera pasatu nahi izan dute. Horretarako, aintzat hartu dira ondokoak: espazioen banaketa, txokoak, baliabideak, taldekatzea, eleaniztasuna eta aniztasunaren trataera.

Gero, proiektuen nondik-norakoak azaldu zituzten: proiektuen zergatia, proiektuetarako osatu duten eredua, proiektuen zerrenda, proiektuen egitura, proiektuetan erabilitako baliabideak, hala nola, maskotak, errutinak, horma-irudia, dosierra eta sentimenduen taula. Hau da, proiektuaren dinamika eta ebaluazioa zertan diren azaldu zuten.

Bigarren zatian, Batirtzek “Altxorraren bila” proiektuaren berri eman zuen modu praktikoan. Horretarako, aldez aurretik hitzaldi aretoa apaindu zuen bere ikasgelako 5 urteko ikasleekin erabilitako material guztia baliatuta: pirata-jantzia, banderak, kapelak, horma irudiak, mapa, kutxa, paperak, margoak… Pausoz pauso azaldu zuen proiektua, hasieratik bukaeraraino, proiektuan proposatzen diren etapen arabera.

HH proiektuak pausoak

EIBZko webguneko helbide honetan aurki daitezke proiektuak:

http://eibz.educacion.navarra.es/baliabideak/a_materiala/2013/

Entzuleek biziki estimatu zuten irakasle horiek egindako lana, bai eta modu teoriko-praktikoan azaltzeko modua ere. Bestalde, proiektuek egitura finkoa izatea eta eman zizkieten gomendioak eskertu zituzten.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.