Ikasleak euskaraz bizi daitezen aukera paregabea da egonaldia egitea. Benetako hizkuntza egoera komunikatiboan jartzen ditugu ikasleak. Euskara erabiltzen den eremua badela ikusi ahal dute eta hori motibagarria izan daiteke haien interesa pizteko. Irakasleari aukera ematen dio hizkuntza erregistro diferenteak erabiltzeko, eta ikasleak hitz egin beharreko egoeran jartzen ditugu giro lasai eta dibertigarrian.
Hona hemen egonaldiak antolatzeko hainbat informazio.
Eskualde euskalduneko hurrengo aterpe hauetan antolatzen ohi dituzte ikastetxeentzako egonaldiak:
– Zugarramurdiko Graxiana aterpea.
Nafarroan beste baliabide batzuk ere badira:
– Aterpe publikoak.
– Aterpe pribatuak.
– Kanpinak.
Animo eta ondo pasa!