Ttarttalo argitaletxeko liburu hau tolesgarria da, eta 360 graduko etxea edo 3Dko etxea dela esan daiteke. Kartoi lodiz egina dago, eta norberak asmatu behar du istorioa. Etxeko egongela, sukaldea, haurren logela eta bainugela ditu marraztuta, eta irudiei dagokion hiztegia ageri da.
Memoria nahiz hiztegia lantzeko aproposa da eta gauzen bila jolasean aritzeko aukera ematen du.
Egilea: Lucie Brunellière
Itzultzailea: Aztiri itzulpen zerbitzuak
Ilustratzailea: Lucie Brunellière
Argitaletxea: TTarttalo
Bilduma: Jolastu eta ikasteko liburuak
Urtea: 2014
ISBN: 9788498435313
R: 7.247