Kategoriaren artxiboa: Etapa DBH

HABEko IKASBIL ataria, orain eskukoan eta tabletan.

IKASBIL ataria, orain eskukoan eta tabletan. Izan ere, bertsio berezia jarri baita martxan, aipatu gailuetan edukiak modu egokian aurkezten dituena. Gainera, ez da beste helbiderik idatzi behar, ordenagailua ez den gailu batetik sartzen dena modu automatikoan bidaliko baitu sistemak bertsio egokitu honetara.

(WEB gunea hauxe da: http://www.ikasbil.net/web/ikasbil/home)

Ikasbil sakelekoan

 

 

Sartu orduko lau hizkuntza eskainiko dizkigu aukeran: euskara, gaztelania,  frantsesa eta ingelesa.

 

Maila ere aukeratu ahal izango dugu: A1, A2, 1. maila, 2. maila, 3. maila edo 4. maila.

Lehenengo lerroan, bilatzailea dago, eta bertan, edozein gako-hitz idatzita, interesatzen zaizkigun edukiak aurkituko ditugu.

Ikasbil sakelekoan2

Kanta dezagun, kanta!

 

euskal kantuak badok

Kantak gelan lantzea hagitz gomendagarria da. Kantatuz ikasleen ahozko gaitasuna, gaitasun musikala eta elkarrekiko harremanak lantzen ditugu; zeren kanta batek bere letra dauka (ahozkotasuna), musika (gaitasun musikala) eta besteekin partekatzen dugun ikas-esperientzia. Eta ez hori bakarrik, abesten dugunean, pertsonen arteko harremana, hausnarketa eta barnera begiratzea bultzatzen ari gara. Gainera, hori guztia gutxi balitz, kantak duen esanahi afektiboa ere gehitu behar diogu: sentimendua, esanahi pertsonala eta sortzen digun lotura.

Jarraitu irakurtzen

Animalien erreinuan bilduma

Animalien erreinua

Berria egunkariak larunbatetan argitaratzen duen “Mantangorri” gehigarrian, duela gutxi arte, animaliei buruzko orrialde bat azaltzen zen astero (2010-2012). Bertan, zenbait animaliaren ohiturak eta bitxikeriak jasotzen dira.

EIBZn urte horietan atera zirenak bildu ditugu liburuxka batean, eskurago izateko eta errazago erabiltzeko.

Espero dezagun ikasleen gustukoa izatea!

Mila esker @berria

Aisa euskara online ikasteko doako ikastaro berria sortu du Habek

Habe Aisia on line

Aisa euskarara hurbiltzeko harrera-ikastaroa da; beraz, oinarrizko mailatik hasten da. Online funtzionatzen du eta, esan bezala, doakoa da. Bakarka, norberak euskara internet bidez ikasteko aukera ematen du. Ikastaroko ariketak eta azalpenak euskaraz eta gaztelaniaz daude.

Aisa ikastaroari ekiteko nahikoa da HABEren www.ikasten.ikasbil.net atarira jotzea eta bertan Aisa atalean sartzea. Atal honetan daude ikastaroko material guztiak eta horietan klik eginez gaiak eta ariketak banan-banan betetzen has daiteke erabiltzailea