Testurik gabeko album grafikoa da liburu hau, beraz, hainbat etapatan erabiltzeko aproposa da; adinaren eta mailaren arabera, jarduera desberdinak egiteko balio du: hiztegia ikasteko, istorioak sortzeko, ahozko adierazpena lantzeko…
Azalean, “bizitzan dena aldatzen da, etengabe…” esaldia ageri da, eta barruan adibideak ematen ditu, irudien bidez. Zenbait elementuren bilakaera eta garapena agertzen da: fruitua zuhaitza, beldarra tximeleta, harria eskultura, oiloa arrautza… Batzuetan, bi orritan baino ez eta, beste batzuetan, orri gehiagotan.
Bologna 2015eko sarituetako bat da.