7 atalez osatutako liburu labur honek istorio samurra kontatzen du. Gasolindegiko langilea da narratzailea. Protagonistetako bat familiarekin uda pasatzera Iparraldetik Afrikara doan neskatxa bat da: Fatima edo Bakarrik. Bestea, berriz, gasolindegian abandonatuta utzi duten katu bat, Buztangabe. Bien artean harreman berezia sortuko da; bakardadea arintzeko, batak bestearengan aurkituko du babesa. Gorabehera batzuen ondoren, amaiera zoriontsua izango du istorioak.
Jokin Mitxelenaren irudi adierazkorrek apaintzen dute istorioa.
(Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan lantzeko aproposa izan daiteke)