Etiketaren artxiboa: Ttarttalo

Hartzak

Bears CASED final_basque.inddLiburu labur hau hartzei buruzko ezagutza liburua da. Zenbat hartz mota dauden eta non bizi diren azaltzeaz gain, haien ohitura eta ezaugarri batzuen berri ematen du. Horretarako, testu xumea du, kolorezko irudiez apaindua. Azken orrietan, bi denbora-pasa eta haien erantzunak ditu.

(Lehen Hezkuntzako bigarren ziklorako aproposa izan daiteke).

Jarraitu irakurtzen

Aurretik, ondoren

AVANT_APRES- couv_BASQUE.inddTesturik gabeko album grafikoa da liburu hau, beraz, hainbat etapatan erabiltzeko aproposa da; adinaren eta mailaren arabera, jarduera desberdinak egiteko balio du: hiztegia ikasteko, istorioak sortzeko, ahozko adierazpena lantzeko…

Azalean, “bizitzan dena aldatzen da, etengabe…” esaldia ageri da, eta barruan adibideak ematen ditu, irudien bidez. Zenbait elementuren bilakaera eta garapena agertzen da: fruitua zuhaitza, beldarra tximeleta, harria eskultura, oiloa arrautza… Batzuetan, bi orritan baino ez eta, beste batzuetan, orri gehiagotan.

Bologna 2015eko sarituetako bat da.

Jarraitu irakurtzen

Saba eta landare magikoa

SABA ET LA PLANTE MAGIQUE_portada_BASQUE.inddAfrikako ipuin tradizonal batean oinarritutako komikia. Aitona bat bere tribuko haurrei, haiek hala eskatuta, txabola batean istorio bat kontatzen hasiko zaie, hain zuzen ere, kafearen istorioa. Saba izeneko neskato batek eta Kafe izeneko Abisiniako ahuntz basati batek landare magiko bat aurkituko dute. Gorabehera batzuen ondoren, kafe izena emango diote landare magikoari, eta aurkikuntzak euren bizimodua aldatuko du.

Komikiko irudiek txandaka erakusten dituzte elezaharraren pasarteak eta txabolako kontaketakoak. Haurrek euren iritzia emango dute eta gertatuko denari buruzko hipotesiak egingo dituztenez, gelan gauza bera egiteko aukera ematen du.

(Lehen Hezkuntzan nahiz Bigarren Hezkuntzan lantzeko aproposa izan daiteke).

Jarraitu irakurtzen

Liburu bat

liburu 1 Irakurtzeko, jolasteko eta ondo pasatzeko liburu magikoa. Letra larriz idatzia dago. Liburuaren lehen orrialdean biribil hori bat azaltzen da fondo zuriaren gainean. Handik aurrera, irakurleak biribil horrekin zer gertatzen den ikusteko jarraibideak jasoko ditu.

(Haur Hezkuntzan nahiz Lehen Hezkuntzan erabiltzeko aproposa izan daiteke).

Koloreak, zenbakiak eta kokapena lantzeko egokia da.

Jarraitu irakurtzen