araugintza I 1. saioa / 2. saioa / 3. saioa / 4. saioa / 5. saioa
Araugintza I          
           
           
teoria ZENBAKIEN IDAZKERAZ

Letraz idatz itzazu zenbakiak.

Hutsuneak bete ondoren, "erantzuna egiaztatu" botoia sakatu ea ondo egin duzun ikusteko. Pista bat ere eska dezakezu!
Behin, Europako hiri handi batean, olerkari pobre bat bizi zen. Olerkari honek, 100 () urteak bete ez zituen arte, ez zuen inoiz hilen ez zelako esperantza galdu. Baina honek axola gutxi digu egun.
Olerkaria lantegi bateko administraria zen, 15 () urterekin hasi zen han lanean, eta 85 () urte egin arte ez zioten erretirorik eman. Bulego mehar eta ilun batean igaro zuen bere bizitza luzea, eta baita bere bertso ederrak hantxe moldatu ere.
Ez zeukan izenik, edo ez daki inork izenik zeukanik, eta soldata kobratzen zuenean, sinadura beharrean, zentzu gabeko lerro bihurri batzuk ipini ohi zituen. Inori ez zitzaion inoiz axola izan. Guri ere ez, gaur egunean, bere bertsorik gordetzen ez delako.
Gaztetan asko irakurri zuen, eta gizon denboran asko idatzi. Bulego zuloan eman zituen aurreneko bi urteetan ez zen bere zortearekin konforme, eta apustu egin zion bere buruari: kontu-liburuetan idatziriko zenbaki bakoitzeko, bertso baterako puntu bat moldatuko zuela. Minutu bakoitzean numero bi idazten zituen. Puntu bi, beraz, bere paperetan. Orduak 60 () minutu dituenez, 120 () puntu idazten zituen ordu bakoitzeko, eta egunean 1.440 () puntu. Urtean 300 () egunetan egiten zuenez lan, 432.000 () puntu idazten zituen. Urteak joan eta urteak etorri, 50 () urteak bete zituen arte idazten jarraitu zuen. Honela, bizitzan zehar 14.256.000 () puntu idatzi zituen.
Igande eta jaiegunetan bere bertsoak osatzen eta atontzen zituen. Astean zehar eginiko puntu guztiak launaka biltzen zituen bertsoetan, bertsoak ehunaka kantuetan, eta kantuak hamarnako liburuetan. Honela, bere bizitza erdian 3.564 () liburu idatzi zituen.
Liburuak idazteko papera lantokiko horniduratik hartzen zuen. Paper lodia zen eta orri bakoitzak erreal bat balio zuen. Paper bakoitzean 5 () bertso kabitzen zitzaizkion. Dotoreago gelditzeko beste paper batzuk ere tartekatu zituen, apaindura eta koloreekin. Honela, liburu bakoitzak 250 () orri zituen. Kontulari olerkariak idazten zuen liburu bakoitza 100 () pezeta kostatzen zitzaion lantegiari, guztira 356.000 ().
Hilean, 3.000 () pezeta irabazten zituen eta bulegoan ematen zuen denboraren erdia bertsoak osatzen ematen zuenez, bere liburuak 594.000 () pezeta kostatu zitzaizkion fabrikari; eta paperarekin, 950.400 () pezeta. Dirutza hori apurka-apurka ostu beharrean, dena batera harrapatu izan balu, automobil bat eta etxe bat erosteko beste edukiko zukeen. Modu horretan ez zuen lan egiteko premiarik izango.
Liburuak gela aparte batean gordetzen zituen. Berrogeita hamar urte bete zituenean, sartu zen gela hartan azken liburua gordetzera. Eta izuturik geratu zen, liburu berria non ipinirik ez zeukala ikusi zuenean.
Bere golkorako pentsatu zuen: "Gehiegi idatzi dut. Hainbeste bertsoren artean, ez ote da baliorik gabeko gauza asko egongo?" Eta bere bihotzean duda sakona piztu zitzaion. Duda horren aurkako borrokan eman zuen hurrengo urtea, eta gauza bat erabaki zuen: Bere liburu guztiekin beste handiago eta luzeago bat egingo zuela, alegia. Liburuak launaka hartzen zituen, eta sobera zeuden bertsoak kendurik, laurekin berria osatzen zuen. Modu horretan, 891 () liburu geratu zitzaizkion. Hauekin beste hainbeste egin zuen, eta hondarrean 223 () gelditu.
Hauek atzera bildurik, hasieran 56 (), gero 14 (), eta azkenean hiru osatu zituen. Hiru hauekin azkenean bakarra egin zuen. Hau egiten, 40 () urte bederen behar izan zituen; honela gutxi gorabehera hamabi egun eman zuen laburkuntza bakoitzean. 3.564 () liburuetatik bat bakarrik utzi zuen, eta 14.256.000 () puntuetatik sei puntuko 7.263 () bertso, guztira 43.578 () puntu. Guztira 14.212.422 () puntu ezabatu zituen, berrogei urtean.
Baina hamar urte zeuzkan oraindik jarduteko, eta aurrera joateko erabakia hartu zuen. Ederki asko zekien hainbeste jolasetan biziaren arrazoia aurkitua zuela, eta, orain, liburu hartan bere begien aurrean zeukala bertso artean ezkutaturik.
Bere bizitzako azken hamar urteetan, puntuak ezabatzen jardun zuen. Duda sakonak egiten zitzaizkion puntu bakoitza borratzeko, baina gauza guztiak ondo aztertu eta gero, ez zuen batere urrikalmendurik izaten. Eta bat utzirik, beste guztiak borratu egin zituen azkenean. Hauxe izan zen gelditu zena:

“Gizakiaren gorputza
buztinezkoa da”.

Biharamunean hil egin zen.
Olerkari guztiak bezala, infernura joan zen. Han deabru batek hartu zizkion kontuak. Demonioak esan zuen bere golkorako:
-Etsaminatu dezadan arima hau. Ea nola erretzen dugun: oliozko sutan ala egurrezko sutan.
Eta honela mintzatu zitzaion olerkariari:
- Urlia, ehun urte bizi zara. Zer izan zara?
- Olerkaria.
- Ea zer probetxu atera duzun zure bizitzatik. Zer idatzi duzu? Erakutsi!
- Bertso hau.
- Eta bertso hau idazten ehun urte behar izan dituzu? Hogei letra dauzka. Letra bakoitza idaztea bost urte kostatu zaizu. Hainbeste zorakeria izan ez bazenu buruan zure haurtzaroan, jakingo zenukeen hori; kristau dotrina irakurriko baitzenuen. Orain, pospolu baten garretan erreko zara eternitate guztian. Amen.


Gabriel Aresti (moldatua)
     
     
 

araugintza II

Araugintza II

Bibliografia
Helbide elektronikoak
Inprimatzeko bertsioa

Edukiak alfabetikoki