| 1. saioa / | 2. saioa / | 3. saioa / | 4. saioa / | 5. saioa | |
| Araugintza I | |||||
Gaizki esanak barkatu, eta ongi esanak gogoan hartu
Kantitateak eta produktua
1. Ohiko akatsetako bat, kopuru edo kantitateak ematean, gaia edo produktua adierazten duen hitzari artikulua jartzean datza. Adibidez:
| *Hiru kilo sagarrAK. | Hiru kilo sagar. |
| *Litro bat esneA. | Litro bat esne. |
| *Platerkada bat indaba gorriAK. | Platerkada bat indaba gorri. |
| *Dozena bat piper berdeAK. | Dozena bat piper berde. |
2 . Agian, akatsik hedatuena gaia edo produktua adierazten duen hitza kantitatearen
edo kopuruaren aurretik jartzean datza. Adibidez:
| *PATATA kilo bat. | Kilo bat PATATA. |
| *Ur baso bat. | Baso bete UR. |
| *Bi ARDO litro. | Bi litro ARDO. |
| *Hiru ESNE kutxa. | Hiru kutxa ESNE. |
Ilari eta Entzi Zubiriren Euskal gramatika osoa
liburutik jasoa eta moldatua |
| Itzuli falta dena |
|