1. saioa / | 2. saioa / | 3. saioa / | 4. saioa / | 5. saioa | |
Araugintza I | |||||
“Ba-” eta “Gabe”-ren idazkera
24. araua (127. or.) |
Ba- aurrizkia, baldintza zein baietza adierazteko erabiltzen denean, aditzari lotua idatziko da beti:
a. Mikel etortzen bada, elkarrekin afalduko dugu.
b. Badator Mikel.Aurrizkiaren eta aditzaren artean hitzen bat tartekatzen bada, orduan ba bereiz idatziko da:
a. Ba omen dator Mikel.
b. Ba ote dator Mikel?
Gabe hitza bereiz idatziko da. Partitiboaren marka har dezake gabe-ren aurreko hitzak nahiz gabe-k berak ere, baina ez biek aldi berean; markarik gabe ere erabil daiteke:
a. Argirik gabe
b. Argi gaberik
c. Argi gabe
*Argirik gaberik ez da onartzen. “Barik” forma ere ontzat ematen da, gaberik-en aldaera moduan.
Zuzenduz ikasten da zuzentzen | |
Berridatzi |
|