1. saioa / | 2. saioa / | 3. saioa / | 4. saioa / | 5. saioa | |
Araugintza I | |||||
“-GO” atzizkia eta izen multzokariak
73. araua (481. or.) |
Euskaraz askotan ez dago izen multzokariaren beharrik, nahikoa da plurala erabiltzea: ikastetxe honetako irakasle eta ikasleak, herri bateko biztanleak, hizkuntza bateko hiztunak...
Hala ere, izen multzokaria beharrezkoa denean, “-eria” atzizkia erabil bedi: langileria, gazteria, biztanleria edo bezeria.
“-go” atzizkia erabil bedi:
- Ofizioa, lanbidea adierazteko: artzaingoa, zurgingoa...
- tasuna adierazteko: euskaldungoa, ahaidegoa...
|