1. saioa / | 2. saioa / | 3. saioa / | 4. saioa / | 5. saioa | |
Araugintza I | |||||
ORTOTIPOGRAFIA
Nazioarteko ikurrak
Unitateen zeinuak ez dira laburdurak, baizik eta nazioarteko sinbolo edo ikurrak, eta punturik gabe idazten dira:
Unitatea |
Sinboloa |
Unitatea |
Sinboloa |
Kilo (kilogramo) |
kg |
Milimetro |
mm |
Kilometro |
km |
Gramo |
g |
Metro |
m |
Zentimetro |
cm |
Deklinatzea egokitzen bada, marratxoa jartzen da: 10 km-ko ibilbidea.
Zientziaren alorrean euskaraz ere nazioarteko arauak beteko dira. Neurri-izenetan, adibidez, nazioarteko sinboloak erabiliko dira (beraz, punturik gabe idatziko ditugu):
mm (milimetro) |
cl (zentilitro) |
km/h (kilometro orduko) |
Hz (hertz) W (watt) |
Zenbakiaren eta neurri-izenaren artean hutsunea utzi behar da:
- 20 ºC daude gure etxeko egongelan.
- 25 cl oliba-olio asko al da?
Deklinatzean, neurri-izenen sinboloei marratxoaren bidez erantsiko zaie deklinabide-atzizkia.
- 25 kg-ko fardelak egin ditugu.
- Hemendik 10 km-ra dago zure herria.
- Batez beste 100 km/h-ko abiaduran egin dugu bidaia.
Abiadura kontuak irakurri behar ditugunean, honela jokatu behar da:
Zer dago gaizki hurrengo esaldietako batzuetan? | |
Aukera itzazu zuzenak direnak |
|