| 1. saioa / | 2. saioa / | 3. saioa / | 4. saioa / | 5. saioa | |
| Araugintza I | |||||
“Bat” eta “Batzuk” zenbatzaileen deklinabidea
| 12. araua (41. or.) |
Bat zenbatzaileak bi deklinabide mota ditu. Bata deklinabide mugatuari dagokionean erabiltzen da, beste hitzari kontrajarria agertzen denean soilik. Gainerako erabileretan deklinabide mugagabea erabiltzen da.
| BAT |
||
| KASUAK | MUGAGABEA | MUGATUA |
| Absolutiboa | bat | bata |
| Ergatiboa | batek | batak |
| Datiboa | bati | batari |
| Genitiboa | baten | bataren |
| Destinatiboa | batentzat | batarentzat |
| Soziatiboa | batekin | batarekin |
| Instrumentala | batez | bataz |
| Inesiboa | batean, baten | batean |
| Leku-genitiboa | bateko | bateko |
| Adlatiboa | batera | batera |
| Ablatiboa | batetik | batetik |
Batzuk zenbatzaileak deklinabide bakarra dauka: plurala.
| KASUAK | BATZUK |
| Absolutiboa |
batzuk (*batzu) |
| Ergatiboa | batzuek (*batzuk) |
| Datiboa | batzuei (*batzuri) |
|
Genitiboa (eta bere gainean eraikiak) |
batzuen (batzuengan, batzuengana, batzuengandik, batzuen
baitan...) (*batzuren, *batzurengana, *batzurengandik, *batzuren baitan...) |
| Soziatiboa | batzuekin (*batzurekin) |
| Instrumentala | batzuez (*batzuetaz) |
| Destinatiboa | batzuekin (*batzurekin, *batzukin) |
| Inesiboa | batzuetan (*batzutan) |
| Leku-genitiboa | batzuetako (*batzutako) |
| Adlatiboa | batzuetara (*batzutara) |
| Ablatiboa | batzuetatik, batzuetarik (*batzutatik) |
| Zer dago gaizki hurrengo esaldietan? |
|