| 1. saioa / | 2. saioa / | 3. saioa / | 4. saioa / | 5. saioa | |
| Araugintza I | |||||
Gaizki esanak barkatu, eta ongi esanak gogoan hartu
Beste... -a / beste... bat; beste... -ak / beste... batzuk.
Berri
| 1. | Maiz, beste izenlagun zehaztugabearen ordez, zehaztua erabiltzen da. Hau da, bat / batzuk artikulu zehaztugabeak erabili beharrean, mugatuan deklinatzen da. Adibidez: |
| *Goazen beste lekura. |
Goazen beste leku batera. |
| *Hori beste gauza da. |
Hori beste gauza bat da. |
| *Beste arazoak daude. | Beste arazo batzuk daude. |
| 2. | Berri hitzak honako esanahi hauek ditu: |
| - | Erabili, hondatu edo urratu gabea: oinetako berriak nituen zuk zapaldu arte. |
| - | Orain-oraingoa, egin berria: ogi berriaren usaina gogoko dut. |
| - | Aurreko zerbaiten ordezkoa: zuzendari berria izendatu dute. |
Hala ere, badirudi beste adiera bat hasi dela zabaltzen. Horren ondorioz, esapide oker eta gaizki ulertze ugari sortzen da:
| *Garaipen berri bat lortu dute. | Beste garaipen bat lortu dute. |
| *Gol berri bat sartu dute. | Beste gol bat sartu dute. |
| *Eraso berri bat jasan beharko dugu. | Beste eraso bat jasan beharko dugu. |
Inoiz, biak izan daitezke zuzenak, baina ondo erreparatu esan nahi dugunari, okerrik ez egiteko.
| 3. | Beste oker bat lehengo egunean, aurreko egunean edo joan den egunean esapideen ordez, *beste egunean erabiltzean datza. Adibidez: |
| *Beste egunean ez zinen etorri. | Lehenengo egunean ez zinen etorri. |
| *Beste egunean ikusi nuen. |
Joan den egunean ikusi nuen. |
| *Beste egunean izan zen. |
Aurreko egunean izan zen. |
| *Beste egunekoa egin duzu? | Aurreko egunekoa egin duzu? |
LEHENGO EGUNEAN = AURREKO EGUNEAN
= JOAN DEN EGUNEAN
Ilari eta Entzi Zubiriren Euskal gramatika osoa
liburutik jasoa eta moldatua |
| Itzuli falta dena |
|