| 1. saioa / | 2. saioa / | 3. saioa / | 4. saioa / | 5. saioa | |
| Araugintza I | |||||
Orduak nola esan
| 35. araua (181. or.) |
| Nola arraio idatzi behar dira orduak? | ||||
| Ordu bata ala ordubata? |
||||
| Bereizita, beti; hots, honela: ordu bata, ordu biak... eta ez honela: *ordubata, *ordubiak. | ||||
| -retan, noiz? |
||||
| Lau eta hiru hitzekin besterik ez: hirurak, hiruretan, laurak, lauretarako... | ||||
| Gainerakoekin ez (sei, zazpi, zortzi...): seiak, seietan; zazpiak, zazpietan; zortziak, zortzietan... eta ez: *seiRak, *seiRetan, *zazpiRak, *zazpiRetatik... | ||||
| Eta erdiak ala t’erdiak? | ||||
| Idaztean, “eta erdiak” erabiltzea gomendatzen du Euskaltzaindiak: sei eta erdiak dira eta ez *sei t’erdiak dira. | ||||
| Erabilera enfatikoetan bakarrik erabili “t’erdi” aldaera: agur t’erdi, esate baterako. | ||||
| Gutxi ala gutxiago? |
||||
| Biak onartzen ditu Euskaltzaindiak, nahiz eta “gutxi”
forma hedatuena dela azaldu: zazpiak hamar gutxi, zazpiak hamar gutxiago... |
||||
| Deklinatzean, mugagabean jarri: zazpiak hamar gutxitan, zazpiak hamar gutxiagotan... | ||||
| Nola deklinatu behar dira orduak
eta minutuak? |
||||
| Orduak: |
||||
Pluralean (“ordu bata” izan ezik, horretan singularra erabili behar baita).
|
||||
Ordua zenbaki bidez adierazten dugunean, berdin jokatu:
|
||||
Ordua zenbaki bidez adieraztean, ez ahantzi bi punturekin bereizten
direla orduak eta minutuak, eta bakoitzeko bi zifra erabili behar direla
beti: 00:12, 12:10, 09:25... |
||||
| Ordu hitzaren ordez, oren hitza ere erabil daiteke: oren bata, bi orenak, bi orenetan, oren bat eta erdiak... | ||||
| Minutuak: | ||||
Singularrean, beti, bai letraz, bai zenbaki bidez idaztean (eta, behar denean, loturazko bokala sartuta).
|
||||
Berdin jokatu behar al dugu laurdenekin eta erdiekin? |
||||
| Laurdenekin bi erabilera onartzen ditu Euskaltzaindiak: Ordu
bi eta laurdenak eta ordu biak eta laurden. |
||||
Hala ere, adi! Leku-denborazko kasuetan (NOIZ, NOIZTIK, NOIZKO...), ordua letraz idaztean, plurala erabiliko dugu:
|
||||
| Bestalde, ordua zenbaki bidez ematen dugunean, singularrean paratuko ditugu
bi kasu horiek: 01:15ean, 02:30ean, 06:45ean... |
||||
| Kontraesana dirudien arren, ez da hala. Zenbaki horien azpian egitura hauek ditugu: ordu bata eta hamabostean, ordu biak eta hogeita hamarrean, seiak eta berrogeita bostean... | ||||
Irakurtzeko garaian hobe da honela irakurtzea:
|
||||
| Erabilera formaletan, dena den, hamabostetan, hamabostak eta hiruan, hamabostak eta hogeita hamarrean. | ||||
| - Egitarau, kartel eta antzekoetan, erdibide hau ere ontzat ematen da: arratsaldeko 5etan, goizeko 11,30etan, iluntzeko 8etatik 11k arte... | ||||
| DATA eta ORDUA idazteko komeriak! | |
| Zer dago gaizki hurrengo idazkian? | |
| Bete itzazu hutsuneak | |
| Jar itzazu idatziz ordu hauek |
|