| 1. saioa / | 2. saioa / | 3. saioa / | 4. saioa / | 5. saioa | |
| Araugintza I | |||||
Data nola adierazi
| 37. araua (193. or.) |
| Punturik jarri behar al dugu urteak idaztean? |
||||
Urte bat idaztean, ez punturik jarri milakoen eta ehunekoen artean.
|
||||
| Nola jokatu behar dugu “garren” adierazi nahi dugunean? | ||||
| Zenbakiak zifra bidez ematean, 1999.eko, 1995.eko (Kasu! Deklinatzean -(e)ko jarri behar duzu beti, -garreneko baitago azpian). | ||||
KONTUZ! Ez nahastu zifrak eta letrak: *2001garren, *sei.ean... |
||||
| Nola idatzi behar dira hilabeteak eta egunak? | ||||
| Hilabeteen eta egunen izenak beti letra xehez: uztaila, urria, azaroa... | ||||
| Hilabeteen bukaerako –A artikulua da, beraz, argi ibili deklinatzean, -A hori gabe egin beharko baituzu: urtarrilean, otsaileko, eta ez *urtarrilan, *otsailako... | ||||
| Nola gomendatzen da idaztea data gutunetan-eta? |
||||
| Tutera, 2001eko urriaren 3a. Edo, Tuteran, 2001eko urriaren 3an. | ||||
Gogoratu eguna beti artikuluarekin idatzi behar dela: 3a edo 3an. |
||||
| Kontuz zenbaki batzuk deklinatzerakoan: 11n eta 31n, esaterako. | ||||
| Noiz erabiltzen ahal da “irailak
7” egitura? |
||||
| Data adierazteko: 2006ko azaroak 7 | ||||
| Beste zerbaiten aposizioan doanean: Bertso afaria asteazkenean, urtarrilak 12, eginen dugu. |
||||
| Beti inolako kasu-markarik erantsi gabe erabili
behar da egitura hau. |
||||
| *Bertso-afaria urtarrilak 12an eginen dugu. |
||||
| DATA eta ORDUA idazteko komeriak! | |
| Zuzen itzazu zure iritziz oker daudenak | |
| Aukera itzazu zuzen idatzita daudenak |
|