“Bihurtu” aditzak mugagabean eskatzen du predikatu
osagarria:
Ura ardo bihurtu zuen (eta ez *ura ardoa bihurtu zuen).
Topiko bihurtu da (eta ez *topikoa bihurtu da).
Predikatu osagarri horretan izenaren alboan ingurukariren (adjektiboa,
izenlaguna...) bat agertzen denean, ordea, artikulua eskatzen du maiz.
Kasua beti absolutiboa izanen da:
Edurnezuri erreinuko emakumerik ederrena bihurtu zen.