1. saioa / | 2. saioa / | 3. saioa / | 4. saioa / | 5. saioa | |
Araugintza I | |||||
Gaizki esanak barkatu, eta ongi esanak gogoan hartu
-ZKI- pluralgilea
Zenbait euskalkitan “-ZKI-“ pluralgilearen aurretik “I” jarri ohi da. Euskara batuan idaztean, komeni da Euskaltzaindiak gomendatutako adizkiak erabiltzea. Beraz, “I” hori sobera dago.
Adibidez:
*Hartu, amari eman diezaIzkiozun. |
Hartu, amari eman diezazkiozun. | |
*Utz iezaIzkiozu mahai gainean. | Utz iezazkiozu mahai gainean. |
Zenbaitetan, pluralean ez ezik, singularreko adizkietan ere “I” tartekatu ohi da. Gogoratu “I” hori 3. pertsonan eta objektua singularra denean baino ez dela erabiltzen. Hona hemen zenbait adibide:
*Lagun diezaIdazun deitu dizut. |
Lagun diezadazun deitu dizut. | |
*Ordain diezaIgula espero dut. | Ordain diezagun espero dut. |
Ilari eta Entzi Zubiriren Euskal gramatika osoa
liburutik jasoa eta moldatua |
Nola erraten dituzu hauek euskaraz? |
|