araugintza II 1. saioa / 2. saioa / 3. saioa / 4. saioa /  
Araugintza II          
           
           
 

Aditz perifrastikoetako adizki nagusiaren formaz

euskaltzaindia
85. araua (793. or.)

 

1. Aditzoinaren forma (28. araua)
 

Hau da, honenbestez, Euskaltzaindiaren erabakia, aditzoinen formari dagokiona:

 

1.1.

Normalean aditzoina eta partizipioa bereizten dira: ikas / ikasi, bil / bildu, sar / sartu.
 

1.2.

Aditza beste kategoria batetik eratortzen denean eta jatorrizko oinarritik ezertan ere bereizten ez denean, -tu atzizkia ere erabil daiteke aditzoinean: ur / urtu, gizon /gizondu, gorri / gorritu, hobe / hobetu. Kasu hauetan, hortaz, urtu, gizondu eta hobetu aditzoin gisa ere erabil daitezke.
  1.3. Aditzoinen bukaera afrikatua denean, aditzoinak nahitaez atxiki behar du afrikatua: huts dezaket (* hus dezaket), zorrotz dezaket (* zorroz dezaket).
 

1.4.

Aditzoin bukaerak >i< berezkoa duenean, >i< amaiera atxiki behar da: jaiki hadi (*jaik hadi), jalgi hadi (*jalg hadi). Ez, ordea, berezkoa ez duenean: ikas ezak, utz dezake, e.a. Itxi salbuespena da, honetan ere atxiki behar baita >i<. Eutsi eta iritzi aditzen kasuan aukera uzten da, bietara.
 

1.5.

Ondoko kasu hauetan bakarrik onartzen da -t bukaera aditzoinetan:
- Aditz eratorria bada eta haren oinarria t- duna: laket / laketu.
- Literatura tradizioan jokabide bakarra izan badu: ohart, ezagut.
- Di bukaerako oinarri batetik eratorria izatea eta forma laburtu gabetik semantikoki bereiz izatea: hant, ert.

Besteetan -t gabe: urrun nahiz urrundu (baina ez urrunt), lagun nahiz lagundu (baina ez lagunt), neur, ezkon, e.a.

     

2. Partizipioa:

 

2.1.

Bokalez eta kontsonantez amaitzen direnak.

Euskal aditz zaharrek partizipioa bokalez (IKUSI, MIRETSI, BETE, JASO, BOTA...) nahiz kontsonantez (JAKIN, EMAN, ESAN, EGON, HIL...) amaitua izan dezakete.

 

2.2.

-TU /-DU

-TU / -DU atzizkiaz osatzen dira, ordea, partizipio gehienak. -DU forma aditzoina -L / -N-z amaitzen bada gertatzen da: AZTERTU, LABURTU, PUSKATU, LAGUNDU, BIKOIZTU, LUMATU, FABRIKATU, DEKORATU... baina GIZONDU, LAZTANDU, AHULDU, ZABALDU, ISILDU, KIKILDU, etab.

  Zenbait aditzek partizipiorako forma zaharra eta forma berria, biak, onartzen dituzte: AHANTZI/AHAZTU, JARRAIKI/JARRAITU, SINETSI/SINESTU, IRATZARRI/IRATZARTU.
     
3. Etorkizunekoa:
  3.1.

-KO eta -GO

Partizipioari -KO atzizkia gehituz eratzen da, oro har: LAGUNDUKO, IKASIKO, EKARRIKO, ZAPUZTUKO, BETEKO... Partizipioa -N-z amaitzen bada, atzizki horrek -GO forma hartuko du: JANGO, IZANGO, ESANGO, IRTENGO, etab. -L-z amaitzen bada, -KO nahiz -GO, biak dira zilegi.

  3.2.

-EN

Zilegi da, halaber, partizipioa -N / -L-z amaitzen duten aditzekin -EN atzizkiaz baliatzea etorkizuneko formak osatzeko: EMANEN, ESANEN, JOANEN, JINEN, UKANEN, HILEN, etab. Nolanahi ere, tradizio jakina eta mugatua duten aditzetan tradizio hori kontuan hartu beharko da: Iparraldeko aditz gisa hartzen ahal direnekin -EN ongi dator, baina Hegoaldeko tradiziokotzat soil-soilik hartzen ditugunekin ez hainbeste. Beraz, IRTEN aditzaren kasuan, adibidez, hobe beti ere IRTENGO IRTENEN baino. Eta, alderantziz, JINEN eta UKANEN, JINGO eta UKANGO baino.

     
4. Aditz- izena:
  Aditzoinari -T(Z)EN erantsiz lortzen da aditz-izena: JASOTZEN, ETORTZEN, JAIKITZEN, JATEN...
  4.1.

-TZEN

-TZEN erabiliko da oro har: LAGUNTZEN, JASOTZEN, HILTZEN, DEKLARATZEN, BOTATZEN, BETETZEN, ZAPALTZEN...

  4.2.

-TEN

-TEN erabiliko da partizipioa -N-z amaitzen duten aditzekin: ETETEN, IRTETEN, IZATEN, EGOTEN, JATEN, ESATEN, EMATEN, JOATEN...

Ekialdeko euskalkietan ohikoa den -i- tartekatua (egoiten, izaiten, erraiten, etab.) ez da batasunerako gomendagarria.

-TEN erabiliko da, halaber, aditzoina kontsonante txistukariz amaitua bada: IKASTEN, UZTEN, GUTXIESTEN, AHANZTEN, HASTEN, HAZTEN, HEZTEN, HAUSTEN, LAZTEN, etab. Aditz arazleek ere, horrenbestez, -ARAZTEN egingo dute aditz-izena.

     

 

teoria
Aditzoinen forma
ariketa
Hutsuneak bete
ariketa
Hutsuneak bete
ariketa
Itzuli

 

 
     
 

araugintza I

Araugintza I

Bibliografia
Helbide elektronikoak
Inprimatzeko bertsioa

Edukiak alfabetikoki