Aditza |
Ongi |
Gaizki |
BORROKATU |
Irabazi arte borrokatuko
gara
Irabazi arte egingo dugu borrokan
Irabazi arte egingo dugu borroka |
*Irabazi arte borrokatuko
dugu |
DANTZATU |
Lehertu arte dantzatu ginen
Lehertu arte egin genuen dantzan
Lehertu arte egin genuen dantza
Aurreskua dantzatu genuen |
*Lehertu arte dantzatu genuen |
DAMU IZAN |
Damu dugu etorria
/ etorri izana |
* |
DAMUTU |
Ederki damutu gara
Ederki damutu zaigu etorria / etorri
izana |
* |
JOLASTU |
Baratzean jolastu dira
Baratzean ibili dira jolasean
Baratzean egin dute jolas |
*Baratzean jolastu dute |
BALIO |
1500 milioi balio du /ditu
1500 milioi kosta(tu) zaigu |
*1500 milioi balio dizkigu |
KOSTA(TU) |
Izugarri kostatzen da
dirua irabaztea
Kostako zaizu ni harrapatzea!
Zenbat balio dezakeen jakin nahi dut |
*Izugarri kostatzen du
dirua irabaztea
*Kostako dizu ni harrapatzea!
*Zenbat kosta dezakeen jakin nahi dut |
JARDUN |
Lanean jardun du
egun osoan
Lanean jardun da egun osoan |
* |
FUNTZIONATU |
Tramankulu horrek ez du funtzionatzen |
*Tramankulu hori ez da funtzionatzen |
MOLESTATU |
Ni horrek ez nau molestatzen
Ni ez nau molestatzen |
*Niri hori ez zait molestatzen
*Niri ez dit molestatzen |
PASATU (nonbaitetik) |
Zubi zaharretik pasatu naiz
Herriaren erditik pasatu gara |
*Zubi zaharretik pasatu dut
*Herriaren erditik pasatu dugu |
(ONGI,GAIZKI) PASATU |
Gaur primeran pasatu dugu
tabernaz taberna |
*Gaur primeran pasatu gara
tabernaz taberna |
EXISTITU |
Nik dakidala, ez da existitzen
horrelakorik |
*Nik dakidala, ez du existitzen
horrelakorik |
IRTEN |
Egunero bostetan irteten
da lanetik |
*Egunero bostetan irteten
du lanetik |
IRAUN |
Hamar egun iraun du
bizirik
Bi ordu iraun du filmak |
*Hamar egun iraun ditu bizirik
*Bi ordu iraun ditu filmak |