|
-(e)z gero
- Aditzaren ostean, beti –(e)z gero
idatziko da: Hori eginez gero; hori egin dugunez gero...
- Orduekin eta bestelako denbora postposizioetan, ezkero
ere erabil daiteke: Hamarrez gero edo hamarrak ezkero, Sanferminez
gero edo Sanferminak ezkero, atzoz gero edo atzo ezkero...
- “Honezkero, horrezkero eta harrezkero” aditzondoak
honela idatziko dira, horrela erabili baitira euskararen literatura
tradizioan, nahiz eta horrezkero aditzondoaren maiztasuna beste
biena baino askoz ere apalagoa den.
|
|