Aditzaren ostean, beti –(e)z gero idatziko da: Hori
eginez gero; hori egin dugunez gero.
Orduekin eta bestelako denbora postposizioetan, ezkero
ere erabil daiteke: Hamarrez gero edo hamarrak ezkero, San Ferminez gero
edo San Ferminak ezkero, atzoz gero edo atzo ezkero.
“Honezkero, horrezkero eta harrezkero” aditzondoak
honela idatziko dira, horrela erabili baitira euskararen literatura tradizioan,
nahiz horrezkero aditzondoaren maiztasuna beste biena baino askoz
ere apalagoa den.