1. |
Bereiz
idatziko dira: |
|
|
Aposizioak (Arga ibaia, Aralar mendia). |
|
|
Egin, eman, hartu eta eragin aditzekin osatzen
diren aditz elkarteak (lo egin, hitz eman, parte hartu, negar eragin). |
|
|
Etxez etxe moduko bikoiztapenak (herriz herri). |
|
|
Egin berri modukoak (amaitu berri, esan berri). |
|
|
Mahai gainean gisako postposizioak (etxe atzean). |
|
|
Bigarren osagaia bila, eske edo falta duten elkarteak
(ur bila, barkamen eske, lo falta...). |
|
|
Lehen osagaia erdal, euskal, giza eta itsas duten elkarteak,
ihartuak ez diren neurrian. (erdal itzulpena, euskal gramatika, giza
zientziak, itsas garraioa...). |
|
|
Lehen osagaiaren amaierako >a< galtzen denean
(biologi azterketa). |
|
|
|
2. |
Marrarekin
idatziko dira: |
|
|
Gorri-gorria moduko bikoiztapenak. |
|
|
Apurka-apurka bezalako bikoiztapenak. |
|
|
Seme-alabak, zuri-gorri modukoak. |
|
|
Barra-barra, plisti-plasta bezalakoak. |
|
|
Gernika-Lumo moduko leku izen elkartuak (bi hizkuntzatan
ematen direnean, ordea, ez: Lizarra / Estella). |
|
|
|
3. |
Loturik idatziko dira: |
|
|
Jarleku moduko elkarteak (aditz-erro + izen)
: egongela, helmuga, idazmakina... |
|
|
Aldagaitz bezalako izaera elkarteak
(aditz-erro + izenondo) : asmaezin, ulerterraz, minbera... |
|
|
Odolustu moduko aditz-elkarte
arruntak: indargaldu, biziberritu, azpimarratu... |
|
|
Bigarren osagaia -gin, -gile, -zain, -zale, -dun, -gabe
edota -gintza, -za(i)ntza duten elkarteak. |
|
|
Bigarren osagaia -aldi, -buru, -gizon, -(g)une, -kide,
-(k)ume, -orde duten izen elkarketak. |
|
|
Lehen osagaia aurre-, azpi- eta gain- duten
izen elkarteak. |
|
|
Lauburu moduko elkarteak (zenbatzaile + izen):
ehunzango, begibakar... |
|
|
|
4. |
Marrarekin
edo marra gabe, nahi den bezala. |
|
|
Eguzki lore, eguzki-lore moduko izen elkartu arruntak. |
|
|
Kale garbitzaile, kale-garbitzaile modukoak (bi
hitzak letra larriz hasten direnean, hobe da, hala ere, marra gabe
idaztea). |
|
|
|
5. |
Elkarteko
lehenbiziko osagaiak >ia< amaiera duenean, >a<-rekin
nahiz >a< gabe idatz daiteke: biologi azterketa,
biologia azterketa. |
|
|
Bestelako >a< itsatsiak ez dira galtzen elkarketa egiten denean,
eta hitzak bere osotasunean eman behar dira. Salbuespen dira, dena
dela, honako sei hitz hauek: burdina, eliza, hizkuntza, kultura,
literatura eta natura. Hitz hauek, hala nahi izanez gero, gal
dezakete >a< hori. [kultur etxea, kultura (-) etxea]. |
|
|
|
6. |
Marrarekin
edo loturik idatz daitezkeen hitz elkartuak. |
|
|
Sudur-luze moduko elkarte arruntak (izena +
adjektiboa): (neska) sudur-luze edo sudurluze;
(zezen) adar-motz edo adarmotz... |