| 1. saioa / | 2. saioa / | 3. saioa / | 4. saioa / | 5. saioa | |
| Araugintza I | |||||
HITZ ELKARTUAK
| 25. araua (135. or.) |
EUSKALTZAINDIAREN ERABAKIA
| 1. | Bereiz idatziko dira: |
|
| |
Aposizioak (Arga ibaia, Aralar mendia). | |
| |
Egin, eman, hartu eta eragin aditzekin osatzen diren aditz elkarteak (lo egin, hitz eman, parte hartu, negar eragin). | |
| |
Etxez etxe moduko bikoiztapenak (herriz herri). | |
| |
Egin berri modukoak (amaitu berri, esan berri). | |
| |
Mahai gainean gisako postposizioak (etxe atzean). | |
| |
Bigarren osagaia bila, eske edo falta duten elkarteak (ur bila, barkamen eske, lo falta...). | |
| |
Lehen osagaia erdal, euskal, giza eta itsas duten elkarteak, ihartuak ez diren neurrian. (erdal itzulpena, euskal gramatika, giza zientziak, itsas garraioa...). | |
| |
Lehen osagaiaren amaierako >a< galtzen denean (biologi azterketa). | |
| 2. | Marrarekin
idatziko dira: |
|
| |
Gorri-gorria moduko bikoiztapenak. |
|
| |
Apurka-apurka bezalako bikoiztapenak. |
|
| |
Seme-alabak, zuri-gorri modukoak. |
|
| |
Barra-barra, plisti-plasta bezalakoak. |
|
| |
Gernika-Lumo moduko leku izen elkartuak (bi hizkuntzatan ematen direnean, ordea, ez: Lizarra / Estella). | |
| 3. |
Loturik idatziko dira: |
|
| |
Jarleku moduko elkarteak (aditz-erro + izen) : egongela, helmuga, idazmakina... |
|
| |
Aldagaitz bezalako izaera elkarteak (aditz-erro + izenondo) : asmaezin, ulerterraz, minbera... |
|
| |
Odolustu moduko aditz-elkarte arruntak: indargaldu, biziberritu, azpimarratu... |
|
| |
Bigarren osagaia -gin, -gile, -zain, -zale, -dun, -gabe edota -gintza, -za(i)ntza duten elkarteak. |
|
| |
Bigarren osagaia -aldi, -buru, -gizon, -(g)une, -kide, -(k)ume, -orde duten izen elkarketak. |
|
| |
Lehen osagaia aurre-, azpi- eta gain- duten izen elkarteak. |
|
| |
Lauburu moduko elkarteak (zenbatzaile + izen): ehunzango, begibakar... | |
| 4. | Marrarekin
edo marra gabe, nahi den bezala. |
|
| |
Eguzki lore, eguzki-lore moduko izen elkartu arruntak. | |
| |
Kale garbitzaile, kale-garbitzaile modukoak (bi hitzak letra larriz hasten direnean, hobe da, hala ere, marra gabe idaztea). | |
| 5. | Elkarteko
lehenbiziko osagaiak >ia< amaiera duenean, >a<-rekin nahiz
>a< gabe idatz daiteke: biologi azterketa, biologia azterketa. |
|
| Bestelako >a< itsatsiak ez dira galtzen elkarketa egiten denean, eta hitzak bere osotasunean eman behar dira. Salbuespen dira, dena dela, honako sei hitz hauek: burdina, eliza, hizkuntza, kultura, literatura eta natura. Hitz hauek, hala nahi izanez gero, gal dezakete >a< hori. [kultur etxea, kultura (-) etxea]. | ||
| 6. | Marrarekin
edo loturik idatz daitezkeen hitz elkartuak. |
|
| |
Sudur-luze moduko elkarte arruntak (izena + adjektiboa): (neska) sudur-luze edo sudurluze; (zezen) adar-motz edo adarmotz... | |
| Hitz elkartuak | |||||||
| Hutsuneak bete | |||||||
| Parekatu | |||||||
| Hutsuneak bete | |||||||
| Hutsuneak bete | |||||||
| Hutsuneak bete | |||||||
| Zuzen itzazu zuzendu beharrekoak | |||||||
| Aukera itzazu idazkera zuzenak | |||||||
|