Gure zalantzak argitzeko baliabide guztiak non
dauden jakinda, jar dezagun praktikan ikusitakoa eta ekin diezaiogun
zenbait hitz bilatzeari:
1.
Non begiratu beharko nuke nere edo nire
esan behar den jakiteko?
2.
Nola idatzi behar da euskal izena: Cordoba edo
Kordoba?
3.
Onartzen da galdeikur hitza? Zein, bestela?
4.
Nola idatzi behar da euskal izena: Etxarri-Aranatz
edo Etxarri Aranatz? Non begiratu?
5.
Bila ezazu Josetxo izena. Josepa
izena ere agertzen da?
6.
Inork galdetu dio Euskaltzaindiari Xanti izenaz?
Zer dio Euskaltzaindiak izen hipokoristiko batzuei buruz?
7.
Ekoiztu /ekoitzi. Bietako zein hobesten du
Hiztegi Batuak?
8.
Hitzaldi bat ematen ari zara Baionan. Ondorengo zein
hitz erabiliko zenuke une jakin batean: berbetan, hizketan, solasean,
eleka, elestan, autuan? Denak onartzen dira?
9.
Zer esan nahi du “osatu” aditzak Nafarroan?
10.
Transkribitu edo transkribatu?
11.
Tripandi? Tripa-handi?
12.
Material guztia / materiale guztia / materiala guztia?