|
www.euskaltzaindia.net |
|
Horixe da Euskaltzaindiaren webgunea. Hiztegi Batuaz
gain, baditu zenbait atal interesgarri –batzuk aski ezezagunak–
eta saiatu beharko dugu ikasten zer dagoen webgune barruan eta non
aurki ditzakegun askotan izaten ditugun zalantzen erantzunak. Ikus
ditzagun, bada, atal horiek. |
|
Arauak |
|
|
Hitzak berak dioen bezala, orain arte argitaratutako
arauak eta gomendioak aurkitzen ahal dira. Aski ezaguna denez, bere
horretan utziko dugu. |
|
Jagonet |
|
|
a) |
Jagonet zerbitzua: kontsulta- eta aholku-zerbitzua, euskararen erabilera
zuzena eta egokia eragitekoa. |
|
|
b) |
Galde-erantzunen datu basea: dudaren bat izanez gero, aukera ederra
ematen du duda horiek argitzeko. Orain arte eginiko galderak kontsultatzeko
ere balio du. |
|
|
c) |
Galdelekua: galde-erantzunen datu-basean kontsultatu eta erantzunik
topatu ez baduzu, Euskaltzaindikoei zuzenean galdetzeko tokia da hau. |
|
Izendegiak |
|
|
Hor agertzen zaizu nola idatzi eta esan behar diren
euskaraz: pertsona izenak, abizenak, herriak, mendiak... Horien gaineko
galdera egiteko aukera ere badago. |
|
Irizpenak |
|
|
Zenbait gairen inguruan Euskaltzaindiak berak, Gramatika
batzordeak eta Onomastika batzordeak emandako erantzun edo iritziak
kontsultatzeko atala. |
|
Corpusa |
|
|
Euskararen ikerle ororentzat baliagarri izango diren
hizkuntza-datutegiak biltzen ditu. Hementxe daukazu UZEI
elkarteak egin duen XX.
mendeko euskararen corpus estatistikoa. |
|
|
|
|