|
Sar zaitez www.hiztegia.net
gunean eta egundoko hiztegi sorta agertuko zaizu bertan. Horietako batzuk
ezagunak izango dituzu liburuki euskarrian daudelako eta erabili izan
dituzulako. Beste batzuk, berriz, euskarri elektronikoan baino ez daude.
Ezagunenak eta erabilienak, ziur aski, Orokorrak
atalean dauzkazun Hiztegi Batua, 3000 Hiztegia eta Elhuyar
Hiztegia dira. Eguneroko jardunean, oro har, horietara jo ohi dugu.
Hiztegi Batua, 3000 Hiztegia, Elhuyar
Hiztegia |
a) |
Demagun ondoko termino hauek itzuli behar dituzula.
Hiru hiztegi horiek baliatuta, nola itzuliko zenituzke euskarara: |
|
|
- Lector óptico
- Nervio óptico
- Reconocimiento óptico de caracteres
|
b) |
Elhuyar Hiztegian zer lokuzio agertzen dira “nervio”
hitza tarteko dela? Nola esaten dira horiek euskaraz? |
|
Euskalterm |
|
Hiru hiztegi horiek batzuetan ez dira nahikoa izaten
zenbait termino itzultzeko garaian, edota ez gara erabat konforme
gelditzen haien laguntzaz egin dugun itzulpenarekin. Horrelakoetan,
Euskalterm datu-banku terminologikora ere jo dezakegu kontsulta
egitera. Sar zaitez Euskaltermen eta ikusi ea termino horiek agertzen
diren. |
|
|
|