1. saioa / | 2. saioa / | 3. saioa / | 4. saioa / | ||
Araugintza II | |||||
www.hiztegia.net Sarean dauden hiztegi eta Interneteko laguntza asko bildu dituzte gune bakar batean, helburu argi eta praktiko batekin: kontsultagune bakarra erabiltzea. Euskarazko hiztegi erabilienak eta hain ezagunak ez diren beste batzuetarako bideak jaso dituzte www.hiztegia.net gunean: Elhuyar, 3000 hiztegia, Euskalterm, Euskara-Katalana hiztegia, Euskara-Estoniera, Euskara-Okzitaniera, sinonimoenak, gaikakoak... Euskarazko hiztegiez gain, oso erabilgarriak diren Eurodicautom, RAE edo Le Grand Dictionnaire Terminologique hiztegiak ere baditugu bertan. Corpusak ere badu bere txokoa eta laburdura eta akronimoekin osatutako hiztegiez gain, toponimo eta esaera zaharren datu baseetarako bidea jaso dugu. Webgune honi esker, azkar eta erraz aurkitu ahal dugu bilatu nahi dugun hitz egokia. ARTEZ Euskara Zerbitzuak batu ditu denak.
|
||||||||
|